Txotx 2026

Txotx denboraldiari ekiten hurrengoa, 50 urte betetzera heldutako Saizar sagardotegia

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 12a

Txotx denboraldi berriari ekiteko falta direnen artean da, aurten 50 urte beteko dituen Saizar sagardotegia. Ostegunean izango da, hilaren 15ean, txotx irekiera ekitaldia.

Txotx bolada ofizialki hasi dute hainbat sagardotegik azken egun eta asteotan. Haiekin bat egingo dute, oraindik ateak irekitzeke dituztenek. Haien artean da, Saizar sagardotegia. Bertatik jakinarazi duten moduan, mende erdia ospatuko du aurten Saizarrek. Urteurren horri ostegun honetarako, urtarrilaren 15erako antolatu duten txotx irekiera ekitaldiarekin emango diote hasiera.

Ostegun iluntzeko 20:00etarako antolatu dute hamabigarren urtez segidan, aurpegi ezagun ugari erakarri izan ohi dituen hitzordua. Aurtengoan, Real Sociedad futbol taldeko jokalari ohi David Silva eta Aitor "Txiki" Begiristain izango dira ziklo berri hau abiarazteko ohorea izango dutenak, Andoni Egañaren bertsoekin. Julian Iantzik aurkeztuko duen gaualdia Korrontzik, Carmona sendiak eta Zea Maysek girotuko dute.

Gehienak zabalik
Gainerakoan, egunotan berri eman moduan, besteak beste, hilaren 9an ireki zuten Zubietako Iruin, biharamunean Aginagako Urdaira edota Aginaga sagardotegia ere zabalik duzue.

Aipatu moduan, denek ateak zabaldu berriak edo irekitzekotan dituzte, urteroko "erromesaldiari" ekiteko. Segidan dituzue, inguruotako sagardotegiekin hartuemanetan jarri eta erreserbak bideratzeko komunikazio bideak:

2025eko txotx bolada
Aginaga sagardotegia 

Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10.
Web orria: https://aginagahotela.com/eu/sagardotegia/

Aialde-Berri sagardotegia 
Helbidea: Santuenea 37.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Web orria: aialdeberri.eu

Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049.
E-posta: araeta@araeta.com
Web orria: araeta.com

Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain Bide kalea, 21.
Telefono zenbakia: 623 460 819.
E-posta:  info@arratzain.eus
Web orria: arratzain.eus

Iruin sagardotegia
Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: info@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com


Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95/ 943 364 597.
Web orria:  www.sidrassaizar.com
E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Urdaira sagardotegia
Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga 63.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
E-posta: info@urdairasagardotegia.com
Web orria: urdairasagardotegia.com