Inauteri Festa 2026

Inauterietarako hiru proposamenen artean aukeratu behar da

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 12a

Otsailaren 14an ospatuko da Inauteri Festa. Astebeteko epean proposamen ugari jaso ditugu NOAUA!n. Horien guztien artean, hiru hautatu ditugu eta inkesta bat abiarazi dugu. Urtarrilaren 16an amaituko da bozka emateko epea. 

Aurreko edizioetan bezala, otsailaren 14koa jaialdi koloretsua eta bizia izango da. Irudimen faltarik ez baita Usurbilen. Dena den, egun seinalatua iritsi aurretik gauza bat argitu beharra dago: mozorrotzeko gaia.

Aurreko astean zabaldu genuen gaiak proposatzeko epea eta asko izan dira jaso ditugun ideiak. Horietatik hiru hautatu ditugu eta azken erabakia hartzeko, inkesta bat abiarazi dugu. Hiru ideia hauetako bat aukeratu behar da online zabaldu dugun galdetegian:

1. Munduko festak (Feria de Abril, Castellers, October Fest...).

2. Zure bizitzako ikonoak.

3. Gatsby Handia (1920ko hamarkada). 

 

Urtarrilaren 16an itxiko da inkesta

Ostiral honetan, hilak 16, amaituko da inkestan parte hartzeko epea. Urtarrilaren 16an bertan jakinaraziko dugu zein izan den bozka gehien eskuratu dituen proposamena.  

 

Inauteri Festa, aurreko edizioetan:

2026/02/14: ?

2025: Superheroiak.

2024: Fauna.

2023: Filmak.

2022: Gai librean.

2021: Ez zen antolatu.

2020: Dantza.

2019: Jolasak.

2018: Ospetsuak.

2017: Ingurumena.

2016: Lanbideak.

2015: Ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: Musika.

2012: Mitologia.

2011: Itsasoa.

2010: Zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: Xomorroak.

2007: Brasil.

2006: Marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: Munduko kulturak.

2002: Extralurtarrak.

Erlazionatuak