NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia

"Bihotzeko fonoteka" aurkeztuko digu Ugaitz Agirrek

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 14a

NOAUA! Kultur Elkartearen baitan, bere "Bihotzeko fonoteka" aurkeztuko digu Ugaitz Agirre sortzaile usurbildarrak.

Ipuin kontaketa musikatua ere badakar urte hasiera honetako NOAUA! Kultur Elkartearen Kulturaldiak. Herri sorkuntzak ere ordezkaritza izango du Sutegiko auditorioko oholtza gainean. Izan ere, Ugaitz Agirre Zapirain usurbildarrak bere "Bihotzeko fonoteka" aurkeztuko digu urtarrilaren 31n.

"Zer da Bihotzeko fonoteka? Hasiera batean, literatur ariketa hutsa. Atzerriko abestien hitzak hartu, eta euskarara ekarri. Abestien kortsean erronka handia, alajaina. Baina ariketa hutsetik emanaldi egin da. Zortzi abesti, bihotzeko abesti, maitasunezko abesti, eta bakoitzak bere ipuintxoa. Maitasunaren ertzetan joan-etorrian: musu desiratuak, herdoildutako errutinak, ihes debekatuak, pozoiarekiko obsesioa".

Ugaitz Agirreren "Bihotzeko fonoteka" ipuin kontaketa musikatua
Eguna: urtarrilak 31, larunbata.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 6 eurotan usurbilkultura.eus webgunean edo NOAUA! K.E.-ren egoitzak eskuragarri. Bazkideek 4 eurotan eskuratu ahalko dituzte NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.