NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia

Izaki Gardenak taldea kontzertuan, "Sitsak" diska argitaratu berritan

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 14a

Izaki Gardenak taldekoen kontzertua izango da NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko hilabete amaierako Kulturaldiaren baitan.

Askotariko arte edo sorkuntza diziplinak uztartzen ditu urtero NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko Kulturaldiak. Musikari dagokionean, aurten, Izaki Gardenak taldea gonbidatu du bilgune honek. Urtarrilaren 30ean kontzertua eskainiko du Sutegin.

Gure artera, duela gutxi diskoa plazaratu berritan etorriko dira. Izan ere, 30 kontzertutik gora eskaini zituzten iaz. Urte amaieran, disko berri berezi bat argitaratu zuten abenduaren 2an: “Sitsak”. Bertan 4 kantu berri eta urteetan zehar diskoetatik kanpo argitaratzen joan diren beste 6"  jaso dituzte.

2012tik
Hamarkadatik gorako ibilbidea osatua du Izaki Gardenak taldeak. Izan eren, 2012an sortu zuen Jon Basagurenek. Urtea berean kaleratu zuten estreinako lana, "Itsasargiak" izeneko bost abestien bilduma.

Ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rocketik, americanatik eta bestelako estiloetatik edanez. Zer esaten den eta nola esaten den bereziki zaintzen dute, ahotsen doinuei, armoniei eta hitzei bereziki erreparatuz. Giro sotil eta lasaienetatik energia erauntsietara bidaiatzen iaioak dira, oinarri erritmiko sendo eta gitarra zein teklatuen ekarpen ederrekin.

Izaki Gardenak taldekoen kontzertua
Eguna: urtarrilak 30, ostirala.
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zuzeneko partaideak: Jon Basaguren: ahotsa, gitarra/Libe Kortazar: teklatuak, ahotsa/Joseba Baleztena: gitarra, ahotsa/Aitor Aguirre: baxua, ahotsa/Dani Arrizabalaga: bateria/Ander Sevilla: soinua/Beñat Gorroño: argiak.
Sarrerak: 10 eurotan aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman edo NOAUA! K.E.-ren egoitzan eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 8 eurotan eskuragarri kultur elkartearen egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.