Manga tailerra
Sutegi udal liburutegiak antolatu du urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17:30etan liburutegian bertan. Sara Basurtok gidatuko du, 9 urtetik gorakoei zuzenduriko saioa. Izena aurrez eman beharko da liburutegian bertan.
KzGunera datozen ikastaroak
Urtarrilaren 31ra arte, 16:00-20:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Urtarrilak 19-30, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Otsailak 2-13, 09:00-11:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Otsailak 16-27, 09:00-11:00 “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Kantu Taldea
Atzotik abian dute hamazazpigarren ikasturtea. Astelehenero arratsaldeko 18:00etan elkartzen segiko dute Agerialdeko musika gelan. 2026ko lehen kantu-jira, hilaren 31n egingo dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
"Yoga familian"
Aurreko hiruhilekotik datorren Bihurri ludotekakoen eskaintzak segida izango du datozen hilabeteotan. Saiook antolatu dituzte egunotan: urtarrilaren 16an eta 30ean, otsailaren 13an eta 27an eta martxoaren 13an. Kiroldegian eskainiko dira, 17:00-18:00 artean. Bost saioetan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira. Haurrek bakarrik ordaindu beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek eta plaza kopurua mugatua izango dela. Informazio gehiago, bihurriludoteka@gmail.com helbidera idatzita eskura daiteke.
"Yoga eta Estoizismoa"
Santuenea Kultur Elkarteak antolatu du ikastaroa. Astearte honetan, urtarrilaren 13an bertan abiatzekoa dute, baina izen-emateak zabalik segitzen du. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko telefono zenbaki hau duzue eskura: 637 413 691 (Juanjo). Ikastaroa eskainiko duen Juanjo Lertxundi herrikidearen esanetan, yogaren praktika kontzientea eta estoizismoaren praktikaren jakinduria uztartzen dituen prozesu presentziala da, eguneroko bizimodura aplikatua. Helburua, norbere buruarekin eta bizi duenarekin hobeto harremantzea litzateke. Lanketa hau ongizate integraletik bideratzen da, gorputza, burua eta bizitzaren aurreko jarrera bateratzen ditu.