'Sukaldeko Oinarrizko Eragiketak', formakuntza saioa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean egitasmoaren baitan, aste honetan abiatu da 'Sukaldeko Oinarrizko Eragiketak' ibilbidea, Erroak-Sartu erakundearen eskutik. Ekimenaren helburua ostalaritza sektorearen beharrei erantzutea da, eskualdean langabezia-egoeran dauden pertsonen laneratzea sustatuz.
Ibilbideak formakuntza teoriko-praktikoa eskainiko du, eta horrez gain, parte-hartzaileek gaitasun digitalak, hizkuntza-gaitasunak eta zeharkako konpetentziak landuko dituzte, hala nola komunikazio eraginkorra, talde-lana eta moldagarritasuna. Guztira 15 pertsonek hartuko dute parte, eta amaitzean ziurtagiri profesionala eskuratzeko aukera izango dute.
'Tamaina Handiko Arotzeria', formakuntza saioa
'Tamaina Handiko Arotzeria eta Kudeaketa' formakuntza ibilbidea otsailean jarriko da martxan, Emaus Gizarte Fundazioa eta Arotzgi erakundeen eskutik. Prestakuntza honek zurgintzaren arloan kualifikazio teknikoa eskaintzea du helburu, sektorean dagoen langile kualifikatuen eskariari erantzuteko.
Ibilbide horretako formakuntza teknikoa 305 ordukoa izango da, eta bertan, besteak beste, tamaina handiko zurezko hondakinen berreskurapena eta errebalorizazioa, arotzeriako zerbitzuetako oinarrizko prozedurak, eta zurezko hondakinen sailkapena eta lehengoratzea landuko dira. Horrez gain, parte-hartzaileek 50 orduko prestakuntza jasoko dute gaitasun soziolaboral eta digitalen inguruan, eta 90 orduko praktikak egiteko aukera ere izango dute sektoreko enpresetan.
Izena emateko, egin klik esteka honetan: Arotzeria formakuntza saioa.
Harremanetarako, idoia.vidaurrazaga@emaus.com helbidera idatzi daiteke, edo 690 175 982 telefonora deitu.
Elkar-Ekin Lanean
Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkar-Ekin Lanean estrategiaren baitan kokatzen dira ibilbide hauek, eta lana lortzeko zailtasunak dituzten pertsonen egoera aldatzea dute helburu, eskualdeak behar dituen sektoreetan talentua formatzearekin batera.
Digitalizazioa sustatzeko bi saio
Beterri-Buruntza mankomunitateak digitalizazioari lotutako beste bi saio iragarri ditu. Saio hauek eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.
“Aprobetxatu Beterri-Buruntza Digitalak eskainitako doako trebatze ibilbidea, eta hasi zuen eraldaketa digitala”, hortxe Mankomunitatearen gonbitea. Saio hauetan, Ikuspegi praktikoa lantzen da, “industriako kasu errealekin”. Adituen bidelaguntza eta diagnostikoa eskura jartzen zaie enpresei eta “ibilbide pertsonalizatua” egiteko aukera, “zuen erritmora”.
Bi saio
- Urtarrilak 30: Enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala.
- Otsailak 5: IA sortzailea enpresa industrialean.
- Ordutegia: 9:00 – 12:00.
- Non: Astigarragako Erribera Kulturgunean.
Beterri-Buruntzako beste ETE industrial batzuk eman dute urratsa eta dagoeneko eraldaketa digitalaren lehen onurak lortzen ari dira. “Orain zuen txanda da. Gorde zure plaza eta hasi trebatzen”, Mankomunitatearen deia horixe.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, egin klik esteka honetan: https://labur.eus/xgpgj1nx