Usurbil K.E.-tik zehaztu dutenez, "bi taldeek Gipuzkoako lehiaketan lider jarraitzen dute, eta fase honetako azken partida jokatu beharko dute, bigarren sailkatua den aurkarien aurka".
Kadete mutilen entrenatzaile Jon Aizpuruak Usurbil K.E.-ren bidez adierazi duenez, "partida hau oso garrantzitsua da, baina jokalariak prest daude eta bakoitzak bere rola ondo beteko du, ziur nago. Helburua argia da: orain arteko jokoarekin eta jarrerarekin jarraitzea, bi puntuak Usurbilera ekartzeko eta Gipuzkoako txapeldun gelditzeko".
Jubenil mutilen entrenatzaile Julen Nazabalen esanetan, "kontzentrazio osoz jokatu behar dugu. Nahiz eta orain arte partida guztiak irabazi, igandean Urola aurkariak zail jarriko digu, hauek ere lehenengo postuaren aldeko borrokan baitaude. Taldeak denboraldia hasi zenetik honaino eman duen eboluzioa nabarmena da eta honi eutsi behar diogu, astean zehar egiten dugun lanari. Aurreko partidetan bezalaxe, urduritasuna alde batera utziz, gure jokoa egin beharko dugu Urolari irabazteko eta gure jokoa eginez gero, ez dut dudarik egiten partida irabaziko dugula".
Nazabal aipatu eskubaloi taldeen bilgunearen kirol arduraduna ere bada. Bere esanetan, "bi taldeak momentu onean daude, eta emaitza onek erakusten dute bi talde hauek egiten ari diren lana eta dedikazioa. Helburua argia da: kadete eta jubenil taldeak Gipuzkoako txapeldun gelditzea eta hurrengo astean jolastuko den promozio fasean, Euskal Ligara igotzeko txartela lortzea. Beraz, Usurbil Kirol Elkartetik deia gure jarraitzaile guztioi. Zuen laguntzarekin, animoekin, elkarrekin...lortuko dugulakoan. Gerturatu Hernaniko eta Usurbilgo kiroldegira!".
Igandean, topaketa
Asteburu mugitu hau borobiltzeko, alebin eta benjaminen topaketak antolatu ditu Usurbil K.E.-k igandean, urtarrilaren 18an:
11:00 Aleb X: Usurbil A-Tolosa A/Usurbil B-Tolosa B/Eibar A-Tolosa C
11:15 Aleb X: Bergara X-Tolosa A/Eibar B-Usurbil B/Eibar A-Sanlo X
11:30 Usurbil A-Bergara X/Eibar B-Tolosa B/Tolosa C-Sanlo X
11:45 Legazpi A-Pulpo C/Pulpo A-Leizaran A/Legazpi B-Pulpo B
12:00 Legazpi A-Pulpo A/Pulpo C-Leizaran A/Leizaran B-Urola M
12:15 Bergara N A-Ereintza A/Legazpi B-Leizaran B/Pulpo B-Urola M
12:30 Bergara N A-Egües A/Bergara N B-Ereintza B/Legazpi N-Ereintza C
12:45 Ereintza A-Egües A/Bergara N B-Egües B/Egües C-Ereintza C
13:00 Sanlo N-Leizaran N/Ereintza B-Egües B/Legazpi N-Egües C
13:15 Sanlo N-Urola N/Usurbil A-Bergara A/Usurbil B-Bergara B
13:30 Leizaran N-Urola N/Bergara A-Legazpi/Usurbil B-Leizaran
13:45 Bergara A-Legazpi/Bergara B-Leizaran
Asteburuko eskubaloi neurketak
Urtarrilak 17, larunbata
09:30 Kadete neskak: Bilagun Usurbil K.E.-Leizaran Horia
11:15 Jubenil neskak: Usurbil K.E. - Leizaran BrikoGoros
17:00 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.- Ereintza Beissier
Urtarrilak 18, igandea
09:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E. - Urola E.K
11:00-14:00 Alebin eta benjaminen topaketak