Atez ateko bilketa
-Astelehena, osteguna, larunbata: organikoaren bilketa.
-Asteartea, ostirala: plastikoaren bilketa.
-Asteazkena: papera eta kartoiaren bilketa.
-Bi igandeetan behin: errefusaren bilketa.
Errefusaren bilketa egunak
-Urtarrila: 18.
-Otsaila: 1, 15.
-Martxoa: 1, 15, 29.
-Apirila: 12, 26.
-Maiatza: 10, 24.
-Ekaina: 7, 21.
-Uztaila: 5, 19.
-Abuztua: 2, 16, 30.
-Iraila: 13, 27.
-Urria: 11, 25.
-Azaroa: 8, 22.
-Abendua: 6, 20.
Garbigune mugikorraren egutegia
Orain arte bezala, biran segiko du Usurbilgo Udalaren garbigune mugikorrak 2026. urtean ere. Atalluko Garbigunera joan ezin dutenei zerbitzu hau gerturatzea helburu duen udal zerbitzu ibiltariak Usurbilgo herri eta auzoetan barrena egingo duen biraren baitan, geltokiok izango ditu asteotan:
-Urtarrilak 15-21: Kalezar.
-Urtarrilak 22-28: Mikel Laboa plaza.
Bilduko dituen hondakin motak: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak); bolumen txikiko plastiko gogorreko materialak (ontzi arinak ez direnak); pilak; tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.); material informatikoak; bonbilla fluoreszenteak; etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak; inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak; material berrerabilgarriak (jostailuak, jolasak, gailu elektriko-elektronikoak...); kafe kapsulak; egur zati txikiak.
Uztailaren 15era arte astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute. Uztailaren 15etik irailaren 15era udako ordutegia izaten du indarrean Atalluko garbiguneak: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
Hondakinak kudeatzeko gida
Hemen Usurbilgo Udalak kaleratua duen hondakinak kudeatzeko gida: gida
Xehetasun gehiago, Atez Ateko Informazio Bulegoan jasoko dituzue:
Joxe Martin Sagardia plaza, 9:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
900 776 776 (doako telefonoa)
atezate@usurbil.eus
usurbil.eus
San Markoren furgoneta ibiltaria
“Hondakin arriskutsuak” jasotzeko mankomunitateko furgoneta ibiltaria hilean bitan izaten da gure artean, lehen eta azken asteazkenetan. Urtarrilean egunotan izango da hemen:
Urtarrilak 28:
9:00-12:45 Mikel Laboa plaza.
Otsailak 4:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginaga.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubieta.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezar.
Bertan, hondakinok biltzen dituzte: sukaldeko olioak, pinturak, barnizak, disolbatzaileak, kolak..., lanparak eta fluoreszenteak, etxetresna elektriko txikiak, telefono mugikorrak, garbiketako produktu kimikoak, termometroak, material informatikoa: monitoreak, teklatuak..., pilak eta bateriak, aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere; autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak..., argazki-kamerak eta -materiala, erradiografiak, herbizidak eta intsektizidak, inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak, jostailu elektriko eta elektronikoak, CDak, DVDak... Informazio gehiago, sanmarkos.eus atarian jaso ahalko duzue.