Urtarrilak 23, “Lehen sorospenak” hitzaldia
DYAko Irakaskuntza Eskolak doako hitzaldi irekia eskainiko du urtarrilaren 23an, larrialdien aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi dutenei zuzenduta. Bertan hainbat gai tratatuko dira. Horien artean itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak,…
- Datak: Urtarrilak 23 ostirala.
- Ordutegia: 18:00-20:00.
- Tokia: DYA Usurbil. Muna Lurra, 26.
- Hizkuntza: euskaraz.
- Doako jarduera.
- Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, beraz, aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Otsailak 6, “Bihotz-biriken suspertze tailerra”
Tailer honetan parte hartuta, Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) teknika eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi-Automatikoa (KDA) erabiltzen ikasiko duzu. Edozein dela zure adina, eta nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan.
- Data: Otsailaren 6a.
- Ordutegia: 18:00–20:00.
- Tokia: DYA Usurbil. Muna Lurra, 26.
- Hizkuntza: euskaraz.
- Doako jarduera.
- Edonori zuzendua, bere adina edo formazioa edozein izanik ere.
Otsailak 21-martxoak 8, “Lehen sorospen ikastaroa”
Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu.
Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua.
- Datak: otsailaren 21etik martxoaren 8ra, larunbat eta igande goizak
- Ordutegia: 09:00-14:00
- Tokia: DYA Usurbil. Muna Lurra, 26.
- Hizkuntza: euskaraz.
- Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar.
- Formazio teoriko praktikoa.
- DYA titulua lortuko da.
- Prezioa: 120 euro.
- Talde mugatua.
Erreserbak: 943 46 46 22.