Denetariko kirol hitzorduak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 16a

Pilota, futbol eta eskubaloi neurketak programatu dira asteburu honetarako. Tartean, Usurbil K.E.-k gogorarazi moduan, tartean bi taldeek Gipuzkoako txapeldun izendatzeko bi neurketa erabakigarri jokatuko dituzte; jubenil mutilek igandean 09:30etan Oiardon eta kadete mutilek, larunbatean 12:00etan Hernanin. Horrez gain, hilaren 25eko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako ibilbidea osatzeko aukera izango da igandean.

Irisasi BTT Hotzak Akabatzen
Urtarrilaren 25ean (9:00etan frontoitik abiatuta) egingo den probako ibilbidea ezagutzeko aukera eskainiko dute antolatzaileek igande honetan, urtarrilaren 18an. Goizeko 9:00etan finkatu dute abiatzeko hitzordua Zubiaurrena eta Errekatxiki kaleek bat egiten duten Aliprox saltoki ondoko biribilgunean. Gogoan izan, bestalde, izen-emateak zabalik segiko du hilaren 23ra arte, 28 euroren truke kronoak.com atarian. Udazkenaz geroztik gogorarazi izan duten moduan, izen-emandako lehenengo 400 partaideek maillota jasoko dute opari.


Pilota Usurbilen
Urtarrilak 16, ostirala
17:50
Usurbilgo frontoian:
-Infantilak binaka, 3. Mailan: Pagazpe 2 (Rezola-Zubiaur)- Intza
-Kadeteak binaka, 2. Mailan: Pagazpe (Alejo-Alejo)- Alde Zaharra 1
-Jubenilak 1. Mailan: Pagazpe (Aburuza-Alejo)- Behar zana 1


Futbol neurketak
Haranen
Urtarrilak 17, larunbata
09:00 1. infantil mutilak "A"-Dunboa Eguzki C.D.
10:30 1.kadete neskak "A"-Aiztondo "B"
12:15 1. infantil mutilak "B"-Beti Gazte K.J.K.E.
13:45 F-8 infantil neskak "A"-Goierri Gorri F.K. "F"

Haranetik kanpo
Urtarrilak 17, larunbata
09:30 Elgoibarko Mintxetan: Elgoibar C.D. "B"-F-8 infantil neskak "B"
13:45 Donostiako La Sallen: Santo Tomas Lizeoa "B"-1. kadete mutilak

Urtarrilak 18, igandea
09:00 Donostiako Berion: Santo Tomas Lizeoa-1. kadete neskak "B"
11:30 Astigarragako Ipintzan: Bergara K.E.-1. infantil mutilak "C"
12:30 Lezoko Plazetan: Allerru-Gorengo Maila mutilak
17:20 Donostiako Berion: Antigua Luberri-Gorengo Maila neskak
19:10 Donostiako Berion: Antigua Luberri K.E. "B"- 1. jubenil mutilak


Asteburuko eskubaloi neurketak
Urtarrilak 17, larunbata
09:30 Kadete neskak: Bilagun Usurbil K.E.-Leizaran Horia
11:15 Jubenil neskak: Usurbil K.E. - Leizaran BrikoGoros
17:00 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.- Ereintza Beissier

Urtarrilak 18, igandea
09:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E. - Urola E.K
11:00-14:00 Alebin eta benjaminen topaketak:
11:00 Aleb X: Usurbil A-Tolosa A/Usurbil B-Tolosa B/Eibar A-Tolosa C
11:15 Aleb X: Bergara X-Tolosa A/Eibar B-Usurbil B/Eibar A-Sanlo X
11:30 Usurbil A-Bergara X/Eibar B-Tolosa B/Tolosa C-Sanlo X
11:45 Legazpi A-Pulpo C/Pulpo A-Leizaran A/Legazpi B-Pulpo B
12:00 Legazpi A-Pulpo A/Pulpo C-Leizaran A/Leizaran B-Urola M
12:15 Bergara N A-Ereintza A/Legazpi B-Leizaran B/Pulpo B-Urola M
12:30 Bergara N A-Egües A/Bergara N B-Ereintza B/Legazpi N-Ereintza C
12:45 Ereintza A-Egües A/Bergara N B-Egües B/Egües C-Ereintza C
13:00 Sanlo N-Leizaran N/Ereintza B-Egües B/Legazpi N-Egües C
13:15 Sanlo N-Urola N/Usurbil A-Bergara A/Usurbil B-Bergara B
13:30 Leizaran N-Urola N/Bergara A-Legazpi/Usurbil B-Leizaran
13:45 Bergara A-Legazpi/Bergara B-Leizaran