San Sebastian Eguna

Tren zerbitzu bereziak gau osoan

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 19a

Tren zerbitzu bereziak antolatu ditu EuskoTrenek astelehen gau osoan, San Sebastian eguneko ospakizunen harira. Usurbildik Donostiarantz nahiz Zumaiarantz joan ahal izango da orduero gau osoan.

Ospakizun egunetan egin ohi duen moduan, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek, astearte honetako, urtarrilaren 20ko San Sebastian egunaren harira. Izan ere, zerbitzu bereziak antolatuko ditu urtero moduan, urtarrilaren 19tik 20rako gau osoan zehar. "Euskotrenek gaueko tren-zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian Egunean egiten diren joan-etorriak errazteko. Trenak gau osoan ibiliko dira urtarrilaren 19tik 20rako gauean Donostia (Amara) eta Zumaia artean, eta E2 (Hendaia- Lasarte/Oria–Hendaia) eta E5 (Altza-Amara-Altza) lineetan", jakinarazi du. Usurbildik Donostiara orduero eskainiko dira zerbitzuok.

Hala, astelehenari dagokion moduan, azken zerbitzua 22:54an eskainiko du Donostiarantz eta 22:04an Oriorantz. San Sebastian Eguna tarteko, ordea, gauez tren zerbitzuak etenik gabe eskainiko ditu Euskotrenek Gipuzkoako hiribururantz (23:54an hasita) nahiz Oriorantz (22:50ean hasita), biharamun goizeko ohiko zerbitzuei ekin arte:
-Usurbildik Donostiarantz: 22:54, 23:54, 00:54, 01:54, 02:54, 03:54, 04:54, 06:24...
-Donostiatik Usurbilerantz: 21:50, 22:50, 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50, 05:20, 05:50...
-Usurbildik Oriorantz: 22:04, 23:04, 00:04, 01:04, 02:04, 03:04, 04:04, 05:04, 05:34, 06:04...

Informazio gehiago jaso daiteke bideotatik:
euskotren.eus
944 333 333

Lurraldebus
Bestalde, Lurraldebusek ez du zerbitzu berezirik iragarri San Sebastian egunaren harira. Bai, ordea, Donostia Usurbilekin lotzen duen UK09 autobus zerbitzuari lotutako aldaketak. Izan ere, Usurbildik Donostiarako noranzkoan, autobusa ez da geratuko Zubieta plazan eta Askatasunaren etorbidea 3an urtarrilaren 20an, egun osoz. Donostiatik Usurbilerako noranzkoan, aldiz, Askatasunaren etorbidea 34ko geltokian ez da geratuko autobusa astearte osoan. Lurraldebusetik ohartarazi dutenez, irteerak Federico Garcia Lorca 2tik egingo dira.

Informazio gehiagorako:
lurraldebus.eus
900 300 340