650 Usurbil Bizi

Bisita gidatuen itzulera, saio konbinatuarekin

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 20a

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak urtarrileko azken egunetarako antolatu ditu aurtengo lehen bisita gidatuak. Otsaila amaierara arteko eskaintza plazaratu dute.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segiko du abiatu berri dugun urte berri honetan ere, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Bere baitan antolatu ohi diren bisita gidatuek hilabete honen amaieran izango dute segida. Antolatzaileek jada, otsaila amaierara arteko eskaintza plazaratu dute.

2026ko lehenengo hiru hitzorduak hain zuzen, larunbatetik aurrera, urtarrilaren 24-30 arterako antolatu dituzte, eta horien artean, bada bisita berezirik. Izan ere, oraingo honetan, aurtengo eskaintzari ekiteko bisita gidatu konbinatua antolatu dute. Orain arte, Museo Irekia izeneko hitzorduan Usurbilgo kaleetan dugun kultur sorkuntza ezagutzeko aukera izan da. Bestalde, Salbatore elizako ondarea sakonago ezagutzea ahalbidetzen duten bisita gidatuak ere programatzen dira 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren baitan.

Urtarrileko lehenenengo saioan hain zuzen, bi horiek, Museo Irekia eta Salbatore elizako ondarea ezagutzea ahalbidetuko duen bisita gidatu bietan batera egun berean parte hartzeko aukera izango da. Hitzordu bera otsailerako ere iragarri dute.

Izan ere, urte honetako lehen bi hilabeteotarako eskaintza plazaratu du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak:

650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Urtarrilak 24, larunbata
11:00-12:30 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza ezagutzeko aukera.

Urtarrilak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Urtarrilak 30, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Otsailak 7, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea.

Otsailak 8, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Otsailak 21, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.

Otsailak 22, igandea
10:00-13:30 Usurbilgo sagardo kulturari lotutako bisita gidatua.

Otsailak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Otsailak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus