Aitzaga Kultur Elkarteak antolatu du otsailaren 7rako usurbildar eta galizarren arteko topaketa berezia, segidan dituzuen ekitaldion bueltan. Horien artean, barrikotea antolatu dute. “Sarrerak mugatuak dira, beraz, ez utzi azken egunerako eta eskuratu zurea Aitzagan 25 euroren truke!”, egin dute gonbita.
Otsailak 7, larunbata
12:00 Argazki erakusketa gidatua Sutegiko erakusketa gelan: "Hamaika herri, borroka bakarra "Loita Amada".
14:00 Barrikotea Aitzagan. Barrikoterako sarrerak Aitzagan eskuratu ahalko dira aldez aurretik, 25 euroren truke. Menua: tortilla, bakailaua, saiheskia eta postrea.
20:00 Kontzertuak frontoian: Viafara, Loita Amada, Rukula.
Antolatzailea: Aitzaga Kultur Elkartea.