Formazio saio sorta ate joka, lehenengoak egunotan

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 21a

Hainbat ikastaro edo tailer antolatu dituzte egun eta asteotarako Usurbilen. Lerrootan dituzue xehetasun gehiago.

Sutegi udal liburutegia
Sutegi udal liburutegiak manga tailerra antolatu du urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17:30etan liburutegian bertan. Sara Basurtok gidatuko du, 9 urtetik gorakoei zuzenduriko saioa. Izena aurrez eman beharko da liburutegian bertan.


KzGunera datozen ikastaroak
Urtarrilaren 31ra arte, 16:00-20:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Otsailak 2-13, 09:00-11:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Otsailak 16-27, 09:00-11:00 “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Kantu Taldea
Abian dute hamazazpigarren ikasturtea. Astelehenero arratsaldeko 18:00etan elkartzen segiko dute Agerialdeko musika gelan. 2026ko lehen kantu-jira, hilaren 31n egingo dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako kalerajira antolatu dute. 18:00etan abiatuko dira Egurtzegitik. Hitzorduokin bat egiteko gonbita egin dute.


"Yoga familian"
Aurreko hiruhilekotik datorren Bihurri ludotekakoen eskaintzak segida izango du datozen hilabeteotan. Saiook antolatu dituzte egunotan: urtarrilaren 16an eta 30ean, otsailaren 13an eta 27an eta martxoaren 13an. Kiroldegian eskainiko dira, 17:00-18:00 artean. Bost saioetan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira. Haurrek bakarrik ordaindu beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek eta plaza kopurua mugatua izango dela. Informazio gehiago, bihurriludoteka@gmail.com helbidera idatzita eskura daiteke.


DYA
DYAk bi hitzaldi eta ikastaro bat iragarri ditu datozen asteotarako. Hirurak Munalurra 26 kaleko egoitzan eskainiko dira, “Zuk bizitza bat salba dezakezu” lemapean.

Urtarrilak 23, ostirala
18:00-20:00 “Lehen sorospenak” doako hitzaldia euskaraz, "larrialdien aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi dutenei zuzenduta. Bertan hainbat gai tratatuko dira. Horien artean itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak,…
Oharra: lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, beraz, aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Otsailak 6, ostirala
18:00-20:00 "Bihotz-biriken suspertze tailerra" doan eta euskaraz. "Tailer honetan parte hartuta, Bihotz Biriken Suspertzeraen (BBS) teknika eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi-Automatikoa (KDA) erabiltzen ikasiko duzu. Edozein dela zure adina, eta nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan.

Otsailak 21-martxoak 8
09:00-14:00 Larunbat eta igande goizetan, "Lehen sorospen ikastaroa" euskaraz. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu. Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua". Amaieran, titulazioa eskuratuko da.
Oharrak: 120 euroko prezioa du, taldea mugatua izango da.

Erreserbak: 943 46 46 22.
Informazio gehiagorako: dyagipuzkoa.com