Haizea izango dugu asteazken honetako, urtarrilaren 21eko protagonista nagusia, eguraldiari dagokionean. Izan ere, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, asteazken goizaldeko 3:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte "hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete".
Gainerakoan, eguzkia eta lainoak izango ditugula iragartzen ari da Euskalmet meteorologia agentzia. Astearte honetan, hilaren 20an, "egunaren erdiko orduetan eguzkia jaun eta jabe, arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira. Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin egunaren bigarren partean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoak gutxi igoko dira".
Asteazkenean, hilaren 21ean, "zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du, batez ere amaieran. Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Ostegunean, hilaren 22an, "zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Euri txikia egin dezake: probabilitate handiagoarekin egunaren lehenengo partean. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da: egunaren lehenengo partean bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Arratsalde-gauean haizeak indarra galduko du. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue noiznahi.