Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeak dira herriz herri urteotan sortzen joandako Altxa Burua izeneko bilguneak. Gipuzkoa mailako sarea osatua dute. "Lau helburuk batzen gaitu batik bat", haien webgunean nabarmendua dutenez. Honako hauek hain zuzen: "gure seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea"; eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea; hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde egitea; helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.
Usurbilen ere bada bat eta asteazken honetarako, urtarrilaren 21erako, kafe tertulia antolatu du arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.
Gaiok hartuko dituzte ahotan: zer aldatu da Usurbilen azken urteetan?; mugikorra eman diogu. Eta orain zer?; “Family link” erabiltzeko gakoak; adin ezberdineko seme-alabak dituzten gurasoen esperientziak, kezkak... partekatzeko aukera izango da.
Altxa Buruak antolaturiko kafe tertulia
Eguna: urtarrilak 21, asteazkena.
Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Altxa Burua! Usurbil taldeak kafe tertulia antolatu du. Gaiok hartuko dituzte ahotan:
-Zer aldatu da Usurbilen azken urteetan?
-Mugikorra eman diogu. Eta orain zer?
-Family link erabiltzeko gakoak.
-Adin ezberdineko seme-alabak dituzten gurasoen esperientziak, kezkak...
Informazio gehiago:
-Telegram kanalean, "Altxa Burua! Usurbil".
-E-posta: usurbil@altxaburua.eus
Antolatzailea: Altxa Burua! Usurbil.
