Haizea gogor jotzen ari da zenbait uneetan. Izan ere, asteazken goizaldeko 3:00etatik abisu horian gara. Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, "haizeguneetan hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete" hurrengo orduotan. Gaur arratsaldeko 18:00ak arte segiko du indarrean abisu horiak.
Asteazken honetan, urtarrilaren 21ean, Euskalmet-en arabera, "zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du, batez ere amaieran. Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Ostegunean, hilaren 22an, "zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Euri txikia egin dezake: probabilitate handiagoarekin egunaren lehenengo partean. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da: egunaren lehenengo partean bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Arratsalde-gauean haizeak indarra galduko du. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".
Hilaren 23an, "zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Euria eta zaparradak egingo ditu noizbehinka. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Goizaldeko lehen orduetan hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Gero, indarra galduko du eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.