Ziortzak antolaturiko elkarbizitza astebururako izena emateko aukera gaurtik

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 23a

Apirilaren 10etik 12ra LH 5 eta 6ko gazteentzat elkarbizitza asteburua antolatu du Ziortza Gazte Elkarteak. Ostiral eguerdi honetan, urtarrilaren 23an irekiko dute ekimenean izen-emateko epealdia.

Ziortzak azken urteotan antolatutako ekimenak gaztetxoen artean izandako "harrera eta arrakasta ikusita, aurten ere, gure aisialdi eskaintza LH5 eta LH6ko gazteei zabaltzea erabaki dugu", gazte elkarteak aditzera eman duenez. "Apirilaren 10etik 12ra elkarbizitza antolatuko dugu. Oraingoan, Bozateko Lamiarrita Etxean (Arizkun-Baztan) igaroko ditugu hiru egunak".

Apirilaren 10ean, goiz partean abiatuko dira "eta apirilaren 12an arratsaldera arte naturaz inguraturiko parajeetan ekintzez beteriko programaketa zabalaz gozatzeko aukera izango dugu". Ostiral honetan, urtarrilaren 23an, zabalduko da izen-ematea, eguerdiko 12:00etan.

Aste Santuko elkarbizitza
• Apirilaren 10etik 12ra.
• Bozateko Lamiarrita Etxean.
• LH5 eta LH6ko gaztetxoei zuzendua.
• Elkarbizitzak bi gau, autobus zerbitzua eta otorduak barne (lehenengo eguneko bazkaria etxetik eraman beharko da).
• Prezioa: 70 euro.
• Izen-ematea urtarrilaren 23an, ostirala, eguerdiko 12:00etan irekiko da.
• Galdetegia urtarrilaren 30ean ostirala, gaueko 21:00ak arte mantenduko da zabalik. "Beraz, izena eman nahi baduzu ondorengo estekako galdetegia bete behar duzu": forms.gle/6cv-8k77iKSCWj8Sz7.
• Plaza mugatuak direnez, eskainitako plaza guztiak betetzean, izen-ematea itxi egingo da.
• Plazak izen-ematearen ordenarekin batera esleituko dira; hau da, ez da zozketarik burutuko.
• Behin izen-emateak itxita, irteeraren aurretik, "izena eman duten gaztetxoen gurasoekin bilera bat egingo dugu informazio gehiago helaraziz. Hala nola, irteera eta itzuleraren ordu zehatzak, eraman beharrekoak, eta abar".
• Galderarik edo zalantzarik izanez gero, harremanetan jar zaitezkete ziortzakanpaldia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.