Gaur hasi da Euskal Ligarako kadeteen promozioa fasea Oiardon

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 23a

Usurbil K.E kadeteek eta Tolosako kadeteen partidarekin hasi da Euskal Ligako kadeteen promozio fasea. 

Gaur hasi da Euskal Ligako kadeteen promozio fasea Oiardo kiroldegian, eta asteburu osoan zehar partidak izango dira. Igandean jakingo da Euskal Ligara igoko diren hiru taldeak. 

Usurbil K.Eak hiru partida jolastu beharko ditu igoera lortzeko: lehena, Tolosa C.F Eskubaloi taldearen aurka, eta emaitza 39-26 izan da usurbildarren alde; bigarrena, Baigene corazonistas-en aurka larunbatean 17:15etan; eta azkenik, Loyola Indautxu taldearen aurka igandean 11:00etan.  

Jubenilak Bermeon

Usurbil K.E-ko jubenilek ere Euskal Ligara igotzeko promozio fasea. jolastuko dute asteburu honetan Bermeon. Igandean jakingo da Euskal Ligara igoko den taldea. 

Jubenilek ere hiru partida jolastu beharko dituzte igoera lortzeko: lehena, Eibar Eskubaloiaren aurka, gaur ostirala 20:00etan; bigarrena, AUG Urdaibairen aurka larunbatean 19:00etan; eta azkenik, Saieko Taller Auto Osinaga Eurorepar taldearen aurka igandean 13:30etan.