Estreinako edizioaren antzera, bigarren hau ere arrakastatsua izan da. Manga tailerra antolatu du Sutegi udal liburutegiak ostiral honetan, urtarrilaren 23an. Bederatzi urtetik gorakoentzat antolaturiko saioa alor honetan aritu Sara Basurtok gidatu du.
Sormena izan du ardatz hitzorduak. Nabaria zen, liburutegiko mahaien bueltan bildutako gaztetxoak zer nola kontzentratuarazi dituen tailerrak. Sorkuntza lanetan gogotsu aritu dira, elkarri laguntzen.
Tailer honekin ekin dio Sutegi udal liburutegiak 2026ko ekitaldien eskaintzari. Hurrengo asteotarako beste hiru ekintza programatu ditu. Segidan dituzue xehetasunak:
Negua liburutegian
Otsailak 6, ostirala
17:00/18:30 Xake festa. Bi saio:
17:00 Hastapena: jokatzen ikasi.
18:30 Xake jokoa dakitenentzako saioa.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.
Otsailak 21, larunbata
11:30 Mikroipuin idazketa tailerra.
Bideratzailea: Idoia Torregarai Martija.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.
Martxoak 2, astelehena
18:30 XXVII. gaztelerazko solasaldia. "Herman Melvilleren "Bartleby, el escribiente" liburua aztertuko da.
Bideratzailea: Ana Merino.
Oharra: liburua eskuragarri, liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.