Antolatzaileek eskatu bezala, goizeko 8:45ean bildu dira Mikel Laboa plazan, 14. Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako parte hartzaileak Mikel Laboa plazan. Ordukoak dituzue albiste honi atxikitako irudiak.
Beste urte batez, herrian guztiz errotua den proban parte hartzeko gogotsu elkartu dira gaurkoan ere, bisitari zein herrikideak.
9:00etan abiatu dira Mikel Laboa plazatik, denak batera, baina gero nork bere ibilbidea osatuko du, bi zituzten eta aukeran.
Garaiz hasi dute Irisasiko itzulia, baina 12:00etarako itzuli beharko dira frontoira, eguerditik aurrera, haizeagatik alerta laranja aktibatuko baita.