Urtarrileko azken astean sartu gara. Horrekin, ate joka dugu hilabeteko azken osteguna, eta, beraz, baita udalbatzaren osoko bilkuraren hitzordua ere. Urtarrilaren 29rako deitu dute hain zuzen, urte honi dagokion lehenengo saioa.
Udalak, jada helarazi digu osoko bilkura horretan udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaien zerrenda osoa. Askotariko hizpideak izango dituzte mintzagai; besteak beste, Aginagako ontziralekuaren egitasmoa, Garbitania, alkateen ituna Europa bidezkoago eta klimatikoki neutralago bat lortzeko norabidean, 2026-2029 Usurbilgo Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralaren hasierako onespena, autokarabanen aparkalekuen erregularizazioa...
Udalbatzaren osoko ohiko bilkura
Eguna: urtarrilak 29, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- 2025eko abenduaren 18ko bilkurako akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko abenduaren 16tik 2026ko urtarrilaren 16ra (2025/1635-2026/87).
3.- Berri ematea: 2025/1640 dekretua (alkatearen ordezkapena).
4.- Berri ematea: 2025eko 4. hiruhilekoko exekuzioa.
5.- Berri ematea: 2025eko 4. hiruhilekoko Ordainketetako Batazbesteko epea.
6.- Oria ibaian, Aginagan, Altxutako ontziralekua egiteko, itsas lehorreko jabari publikoa okupatzeko
emakidaren baldintzak eta preskripzioak onartzea (2024HUDO0003).
7.- Europa bidezkoago eta klimatikoki neutralago bat lortzeko ekintza areagotzeko, Alkateen Itun berria
berrestea (2025HBES0070).
8.- Garbitania, S.M. sozietate publikoan bazkide izateko Oiartzungo Udalaren eskaera dela eta, Usurbilgo Udalak partizipazioak erosteko lehentasunezko eskubideari uko egitea (2026IDOR0002).
9.- 2026-2029 Usurbilgo Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralari hasierako onespena ematea
(2026UPLA0001).
10.- Usurbilen autokarabanen aparkalekuak erregularizatzeari buruzko mozioa (2026IMOZ0001).
11.- Eskaerak eta galderak.