Beste hiru domina judokoentzat

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 28a

Argazkiak: Usurbil Judo Kluba.

Madrildik hiru domina gehiagorekin itzuli dira Usurbil Judo Klubeko kideak.

Dominak pilatzen segitzen du Usurbil Judo Klubak. Aipatu bilgunetik NOAUA!ri aditzera eman diotenez, “urtarrilaren 17an, Espainiako jiu jitsu modalitateko txapelketak” egin zituzten Madrilgo Parla udalerrian. Mafer Carazas eta Aner Altuna herrikideek parte hartu zuten hitzordu hartan.

Guztira, hiru domina irabazita itzuli ziren. “Kadete mailan Aner Altunak -85 kg-ko mailan zilarra lortu zuen Ne waza modalitatean (lurreko borroka), eta Borroka modalitatean (modalitate osoa, jipoia, judoa eta lurreko borroka) urrea lortu zuen”. Carazasek “Espainiako Txapeldun titulua berretsi zuen Ne waza modalitatean kategoria absolutuan -52kg-tan”.