Bazkideen urteroko ohiko bilkura nagusia deitu du Gure Pakea jubilatu eta pentsiodunen elkarteak ostegun honetan, urtarrilaren 29an. Bi deialdi finkatu dituzte Artzabalgo ekitaldien areto nagusian; lehenengoa, arratsaldeko 16:00etan; bigarrena, orduerdi geroago, 16:30etan.
Korrika batzordea
Gure Pakea elkartekoena ez da aste honetarako bilkura bakarra izango. Izan ere, martxoaren 25ean gure artera helduko den 24. Korrika girotzera begira, prestaketa lanei ekiteko Korrika Batzordea bilduko da estreinakoz, ostiralean, urtarrilaren 30eran, arratsaldeko 18:30etan Etumeta AEK euskaltegian. Datorren euskararen aldeko lasterketa girotzeko ekimenak bideratuko ditu bilgune horrek. Prestaketa lanei ekiteko lehen bilera irekia izango da ostiralekoa, eragileei nahiz norbanakoei zuzendurikoa.
Hemen duzue, aipatu euskaltegiarekin hartuemanetan jartzeko bideen berri:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek