Proiektuaren aurkezpena gaur egin da Lasarte-Orian, eta bertan parte hartu dute Agustin Valdiviak (Lasarte-Oriako alkatea), Estitxu Alkortak (Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko arduraduna), Izar Agirretxek (Usurbilgo Gaztelekuko koordinatzailea), Gartxot Unibasok (Andoaingo Gazte Lokaleko hezitzailea) eta Telmo Trenorrek (Beat Eroak proiektuko rap tailerretako irakaslea).
Bi fase
Beat Eroak proiektua bi fasetan antolatuta dago. "Otsailean, parte-hartzaileek hitzak, errimak eta mezua landuko dituzte; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketan parte hartuko dute".
Buruntzaldeko udalak dira ekimen honen sustatzaileak eta gaurko prentsaurrekoan azaldu duten moduan, "herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, entzuleen bozkaren eta epaimahaiaren sariaren bidez, abesti irabazlea zein den erabakiko da". Lehiaketako saria bideoklip profesionala grabatzea izango da.
"Ez da aurretiko esperientziarik behar, parte hartzeko gogoa besterik ez"
Proiektu hau ez dago rap egiten dakiten gazteentzat bakarrik pentsatua. "Ez da aurretiko esperientziarik behar, parte hartzeko gogoa besterik ez". Beat Eroak dinamikaren bultzatzaileen esanetan, "helburua da gazteei ahotsa ematea, bakoitzak bere hitzekin eta bere estiloan adierazteko aukera izan dezan".
Izen-ematea urtarrilaren 19an zabaldu zen eta larunbat honetan amaituko da. Informazio guztia, egutegia eta izen-ematea, ondoko estekan eskuragarri: Beat Eroak.
HITZA ASKATU · ERRITMOA MARKATU
Letrak sortzeko saioak Hitzak pizteko tailerrak: zer kontatu nahi duzu?
Usurbil: 2026/02/23, 17:00
Odei Barrosoren eskutik, Gaztelekuan.
Grabazio tailerrak Rap-a sortu eta grabatu! Kanta bat hasieratik amaierara
Usurbil: 2026/03/09, 17:00
Odei Barrosoren eta Telmo Trenoren eskutik, Gaztelekuan.
Izen-ematea: