Urte amaiera eta hasierako lehen egunen ondotik, ohiko dinamika oparora itzuli da Sutegi udal liburutegia. 2026ko lehenengo hiru ekintzak iragarri ditu hurrengo asteotarako. Aurreneko hitzordua, izatez, otsailaren 6rako zuten iragarria, xake festa hain zuzen. Udal liburutegitik ohartarazi dutenez, ordea, bi astez geroratzea erabaki dute aipatu ekintza, hilaren 20ra arte hain zuzen.
Ikasi nahi dutenentzat, nahiz dakitenentzako saioa izango da, 8 urtetik gorakoei zuzendurikoa. Horrez gain, Idoia Torregarai Martija herrikideak mikroipuin tailerra eskainiko du hilabete amaitu baino lehen eta martxoa hasieran gaztelerazko irakurketa solasaldia izango da. Segidan dituzue xehetasunak:
Negua liburutegian
Otsailak 20, ostirala
17:00/18:30 Xake festa, 8 urtetik gorakoentzat. Bi saio:
17:00 Hastapena: jokatzen ikasi.
18:30 Xake jokoa dakitenentzako saioa.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.
Otsailak 21, larunbata
11:30 Mikroipuin idazketa tailerra.
Bideratzailea: Idoia Torregarai Martija.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei eskainia.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.
Martxoak 2, astelehena
18:30 XXVII. gaztelerazko solasaldia. "Herman Melvilleren "Bartleby, el escribiente" liburua aztertuko da.
Bideratzailea: Ana Merino.
Oharra: liburua eskuragarri, liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.