Urtarrilaren 24an abiarazitako NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia amaitzear da. Igande honetan, otsailaren lehenean borobilduko dugu kultur zikloa. Aurretik, ordea, beste bi emanaldi ditugu programatuak.
Ekitaldietarako sarrerak salgai dituzue usurbilkultura.eus plataforman.
NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia
Urtarrilak 31, larunbata
19:00 Ugaitz Agirreren "Bihotzeko fonoteka" ipuin kontaketa musikatua Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Ugaitz Agirrek aurkeztuko digu bere Bihotzeko fonoteka, ipuin kontaketa musikatua. Zer da Bihotzeko fonoteka? Hasiera batean, literatur ariketa hutsa. Atzerriko abestien hitzak hartu, eta euskarara ekarri. Abestien kortsean erronka handia, alajaina. Baina ariketa hutsetik emanaldi egin da. Zortzi abesti, bihotzeko abesti, maitasunezko abesti, eta bakoitzak bere ipuintxoa. Maitasunaren ertzetan joan-etorrian: musu desiratuak, herdoildutako errutinak, ihes debekatuak, pozoiarekiko obsesioa".
Sarrerak: 6 eurotan usurbilkultura.eus webgunean edo NOAUA! K.E.-ren egoitzak eskuragarri. Bazkideek 4 eurotan eskuratu ahalko dituzte NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Otsailak 1, igandea
18:00 "Frankopoleon" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "2070. urtea. Frankopoleon estatu duala…
Zerk egiten gaitu euskaldun? Noren begiradapetik begiratu, mugatu, mututu, mutilatu edota depilatzen gaituzte? Zenbat hizkuntza hitz egiten ditugu euskaldunok? Zein euskara hitz egiten dugu? Nondik gatoz? Nola bukatuko dugu?".
Egileak: ·KulturArteCo, belaunaldi desberdinetako hiru emakume sortzaile gara: Ekhiñe Famoso Intxaurrandieta, Inma Koiote eta Saioa Gomez Tejeria. Udalbiltzako Geuretik Sortuak ekimenari esker elkartu ginen 2024an. KulturArteCo.-ren helburua gure sormen lanak kulturartekotasunaren begiradatik eratzea da. Euskaraz bizi gara eta euskarei lekua ematen diegu".
Sarrerak: 3,5 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik Sortuak), Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartea.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.