Emanaldi ederra eskaini du Ugaitz Agirre Zapirain usurbildarrak, NOAUA! K.E.-ren Kulturaldiaren baitan, larunbat iluntze honetan, urtarrilaren 31n, Sutegiko auditorioan. Gitarra hartuta igo da kultur-etxeko oholtza gainera. Ipuin musikatuen saio berezia eskaini du. Batetik, atzerriko hizkuntzetan idatzi eta musikatutako abesti ezagunak euskaratu eta kantatu ditu. Sorkuntza lan horiei tokia emateaz gain, Agirrek berak ondutako kontakizunak erantsi ditu.
Egindako lanketa, gainera, ez da hor geratu. Izan ere, ez da esku hutsik etorri, gainera. Egindako lanketa sakonaren adierazle, kultur-etxeko auditorio atarian salgai jarritako liburuxkak. Gaurkoan, entzungai izan ditugun hitzak papereko bilduman idatziak bildu ditu Usurbilgo sortzaileak. Sorkuntza lan hori eskuratu nahi duenak, adi badaezpada, Agirreren sare sozialei.
