Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segiko du aurten ere, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Bere baitan antolatu ohi diren bisita gidatuek datorren asteburuan izango dute segida.
Batetik, 1936ko gerrak gure artean utzitako arrastoari segika, herri erdigunean barrena ibilbidea osatzeko aukera izango da hilaren 7an. Biharamunean, bisita konbinatua; Usurbilgo kaleetako sorkuntza ezagutu eta, segidan, Zumeta Arte Estudiora txangoa programatu du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.
650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Otsailak 7, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea.
Otsailak 8, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.
Otsailak 21, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.
Otsailak 22, igandea
10:00-13:30 Usurbilgo sagardo kulturari lotutako bisita gidatua.
Otsailak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Otsailak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus