Miriam Arrillagak eta Amaia Aldaik binakako txapelketako lehen postua eskuratu dute

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 2a

Miriam Arrillaga aginagarrak Amaia Aldairekin batera Emakumeen Binakako Txapelketa Nagusia jolasten ari dira, eta hurrengo fasera igarotzeko gertuago daude, lehen postua eskuratu baitzuten larunbatean eskuratutako garaipenarekin. 

Miriam Arrillaga aginarra Emakumeen Binakako Txapelketa Nagusian parte hartzen ari da, Amaia Aldairekin batera. Asteburuan 22-14 irabazi zieten Zabaleta-Bertizek osatzen duten bikoteari Durangoko Ezkurdiko pilotalekuan. Garaipen horrekin taulako lehen postura igotzea lortu zuten.

Aldaik erritmoa markatu zuen, eta Arrillagak seguru jokatu zuen. Arrillaga izatez aurrelaria da, baina txapelketa honetan atzelari postuan jokatzen ari da. 

Aldai-Arrillaga bikoteak Martxoaren 1ean jolastuko dute ligatxoko azkeneko partidan Igorren, Bizkaian. Haien helburua martxoak 8an Agurainen jolastuko diren final erdietara iristea izango da. 

Emakumeen Binakako Txapelketa Nagusiko sailkapeneko bigarren postuan Arrizabalaga-Bergara bikotea dago, bi partida gutxiagorekin, eta hirugarrenean Ruiz de Infante-Mendizabal bikotea, jolastutako lau partidetan bi puntu eskuratuta.  

Hurrengo jardunaldia Itsasun, Ipar Euskal Herrian jokatuko da, eta lehen aldiz jokatuko da Binakako Txapelketa Nagusiko jaialdi bat. Gainera, Itsasuko ikastolaren aldeko jaialdia izango da.