Otsailaren 8an “Sari nagusia, ziztu bizian” izeneko pelikula eskainiko dute 17:00etan, Sutegiko auditorioan. Sarrerak 3,30 eurotan eskura daitezke, usurbilkultura.eus plataforman. “Sari nagusia, ziztu bizian” izena du egun horretan eskainiko den filmak. Albiste honi atxikitako bideoan duzue ikus-entzunezkoaren aurrerapen "trailerra".
Euskarazko zine zikloa haurrentzat
Filma: "Sari nagusia, ziztu bizian".
Eguna: otsailak 8, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Sari Nagusia: Ziztu bizian filmak Edda du hizpide, lasterketetako pilotu izatea amesten duen arratoia. Bere ametsa egia bihurtzen da gainbeheran dagoen jolas-parke bat Europako Sari Nagusirako lasterketa zirkuitu bihurtzen denean. Bere idoloarekin batera, Ed pilotua, Eddak lehiaketaren erronkei aurre egin beharko die eta lasterketa saboteatzeko konplot bat aurkitu beharko du, familiaren negozioa salbatzen saiatzeaz gain".
Iraupena: 98 minutu.
Sarrerak: 3,30 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.