2026/02/19 18:00/21:00

Hitzaldia

Hitzaldia: "Desazkundea: Programatua edo Kolapsoa?"

Hitzaldia: "Desazkundea: Programatua edo Kolapsoa?"
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Hizlaria: Aitor Marcos (1994, Bermeo), EHUko Ekonomia irakaslea.
Zehaztasunak: "Geuretik sortuak” egitasmoaren baitan, martxoaren 1ean Usurbilen estreinatuko den “Kolapsoa” antzezlana sortu da. Prozesuan, artistekin batera gaiaren inguruan adituak diren ikerlariak ere aritu dira, desazkundea sakontasunez lantzeko".
Hitzaldi honen bidez, "antzerki taldeak antzezlanaren abiapuntua eta sortzera bultzatu zuen interesa Usurbilgo herriarekin partekatu nahi ditu. Horretarako, desazkundearen zergatiak eta aukerak azalduko dira, krisi klimatikoaren mugak ikuspegi ekonomiko eta ekosozial batetik aztertuz, hausnarketa kolektiborako gonbita eginez".
Oharra: Kolapsoa, Geuretik Sortuak ekimenaren baitan, Usurbilen sortutako antzerkia da. Martxoaren 1ean estreinatuko da Sutegin, eta, aurrez, otsailaren 19ko hitzaldian, antzezlanaren edukiaren inguruko azalpenak emango dira.
Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik Sortuak) eta Usurbilgo Udala.