Inauteriak

Kulturaldiaren ondotik, munduko ospakizunen Inauteri Festa NOAUA! K.E.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 4a

Asteburuotan izandako Kulturaldiaren ondotik, inauteri giroan murgilduko gara otsailaren 14an NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik. Munduko festen elkargunea izango da larunbat horretan Usurbil.

Neguko ospakizun giro betean gara. Asteazken honetako, Agate Deunaren bezperako kalejiren ondotik, inauteriak ate joka izango ditugu. Mozorro festak bi egun izango ditu aurtengoan ere Usurbilen; otsailaren 13a eta 14a. Munduko jaien elkargunea izango da udalerri hau hilaren 14an, hala erabaki zenuten zuek web orrialde honetan bertan iragan hilabetean esekei genuen inkestaren bidez.

Urteotan hutsik egin gabeko bidelagunak izango ditugu aurtengoan ere. Iluntze parteko kalejira girotzen izango ditugu Burrunbazale txarangako kideak. Gauean, erromeria Itzal taldearekin.

Munduko festak izan dira aurtengorako zuek hautatutako gaia. Urte amaieran eginiko deialditik babes gehien jasotako hiru gai aukeratu zituen kultur elkarte honek web orrialde honetan bertan esekitako inkesta bidezko bozketara. Honako hauek izan ziren emaitzak:
-Zure bizitzako ikonoak: 489 boto (botoen %48,2).
-Gatsby Handia (1920ko hamarkada): 14 boto (botoen %1,4).
-Munduko festak (Feria de Abril, Castellers, October Fest...): 512 boto (botoen %50,4).

Gutxigatik bada ere, otsailaren 14an Usurbil munduko ospakizunen topagunea izatea erabaki zenuten.

Inauteri festa: "Munduko festak"
Otsailak 14, larunbata
18:00 Kalejira Burrunbazale txarangarekin.
22:30 Itzal erromeri taldearen emanaldia frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! K. E.

Aurreko Inauteri Festetan hautaturiko gaiak
2026/02/14: munduko festak.
2025: Superheroiak.
2024: Fauna.
2023: Filmak.
2022: Gai librean.
2021: Ez zen antolatu.
2020: Dantza.
2019: Jolasak.
2018: Ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: Lanbideak.
2015: Ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.