Aurtengo ediziora idazlanak jasotzeko epealdia zabaldu du Etumeta AEK euskaltegiak apirilaren 22ra arte. Txapelketa honen oinarriak kaleratu ditu blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek atarian. Segidan dituzue.
18 urtetik gorako usurbildarrek edota euskaltegiko ikasleek parte hartu ahalko dute ekimen horretan.
Parte hartu dezaketenak
Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 18 urte beteak izatea lana bidaltzeko unean, eta Usurbilen erroldatua egotea edota Etumeta AEK euskaltegian matrikulatua.
Lanak
-Ez da inolako pertsona zein kolektiboren aurkako eduki iraingarririk onartuko. Baldintza guztiak onartzea dakar parte hartzeak berak, lehen hau barne.
- Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.
- Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.
- Gai librean idatziko dira.
- Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketa batera bidali gabeak ere.
- Euskaraz idatziak behar dute. Tokian tokiko hizkera ere erabili ahal izango da.
Lanen aurkezpena
Bi dokumentu bidaliko dira usurbil@aek.eus helbidera:
- dokumentua: Ipuina bera, marka identifikagarririk gabe, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburua bera izango da: “IZENBURUA.PDF”.
- dokumentua: Parte hartzailearen datuak, hau da, izena, bi abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburuarekin berarekin identifikatuko da: “IZENBURUA.DATUAK.PDF”.
Epeak
Lehiaketak epe hauek jarraituko ditu:
-Apirilaren 22ra arte: lanen bidalketa, azken egun hori barne.
-Ekainak 3: sari banaketa. Bertan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.
Epaimahaia
Etumeta AEK arduratuko da epaimahaikideei lanak bidaltzeaz, identifika ez ditzaten, baita, epaia ebatzi ondoren, hura bere egilearen datuekin lotzeaz ere.
Epaimahaikideak hiru izango dira, eta Etumeta AEK-k aukeratuko ditu. Haien erabakia aldaezina izango da.
Irabazle bakarra egongo da, eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako lanik ez dagoela erabakiko balu.
Sariak
- Txapelduna: 150€ko baliodun saskia
- Aipamena(k): 70€ko baliodun saskia(k)
- Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.
Argitaratzea
Parte hartzaileek onartzen dute euren lanak argitaratu ahal izatea NOAUA! aldizkarian eta Etumeta AEKren sare sozialetan.