Ping-pong eta futbolin txapelketak, 50 urte betetako Usurbil F.T.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 9a

Mende erdia betetako futbol taldeen bilguneak gazteei nahiz helduei zuzenduriko txapelketen eguna antolatu du otsailaren 28an frontoian. Izen-ematea zabalik dute parte hartzaileek.

Sortu zeneko 50. urtemuga ospatzeko ziklo betean da Usurbil F.T. Aurtengoan antolaturiko ekintzetako baten berri duzue segidan. Izan ere, ping-pong eta futbolin txapelketak antolatu dituzte otsailaren 28an Usurbilgo frontoian. 10-16 urte arteko gazteek nahiz 17 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute ekimenotan. Izen-ematea zabalik dute parte hartzaileek.

Usurbil F.T.-k 50 urte: ping-pong eta futbolin txapelketak
Eguna:
otsailak 28, larunbata.
Tokia:
Usurbilgo frontoia.

17:00-19:30 Gazteak (10-16 urte artekoentzat):
1. saria: kopa, Usurbil F.T.-ko sudadera eta kamiseta.
2. saria: kopa eta Usurbil F.T.-ko bufanda.
3. saria: Usurbil F.T.-ko txapela.
Prezioa: doan.

20:30-23:00 Helduak (17 urtetik gorakoentzat):
1. saria: txapela eta marisko bandeja bana.
2. saria: bi lagunentzako otordua Patri jatetxean.
3. saria: Zumitza baserriko sagardo kaxa.
Prezioa: 5 euro, egunean bertan.

Izen emateko azken eguna: otsailaren 25a.
Izena emateko moduak:
-Presentzialki: otsailaren 24an, 17:30etatik aurrera, Usurbilgo frontoian.
-Telematikoki: Usurbil F.T.-ren txapelketak

Oharrak:
-Futbolin txapelketa binaka eta ping-pong-ekoa bakarka jokatuko da.
-Ordainketa egunean bertan izango da.
-Parte-hartzaile bakoitzak trago bat izango du txapelketaren barne.
-Parte hartutako gazte guztien artean, Anoeta futbol zelairako bi sarrera eta Realaren kamiseta zozketatuko dira.

Antolatzailea: Usurbil F.T.