Ikastaro gehiago ate joka

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 10a

Lerrootan duzue, herri eragile zenbaitek hurrengo asteotarako deitutako hurrengo ikastaroen berri.

"Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak"
Izenburu hori daraman saioa antolatu du Alkartasuna kooperatibak otsailaren 20an, 15:00etan Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratuko du. Izena aurrez eman ahalko da doan, bideotatik: 943 361 114 telefono zenbakian edo alkartasuna.eus web orrialdean. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, kimaketa praktikak inguruko sagastietan egingo dira.

Sutegi udal liburutegia
Asteotarako antolatu dituzten ekintzen artean da, Idoia Torregarai Martijak bideratuko duen tailer hau:

Otsailak 21, larunbata
11:30 Mikroipuin idazketa tailerra.
Bideratzailea: Idoia Torregarai Martija.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei eskainia.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.

Lehen sorospenen ikastaroa
Otsailaren 21etik martxoaren 8ra arte antolatu du DYAk, Munalurran duen egoitzan. Tarte horretan asteburuetan, larunbat eta igande goizetan izango dira saioak euskaraz, 09:00-14:00 artean. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu. Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua". Amaieran, titulazioa eskuratuko da. 120 euroko prezioa du, taldea mugatua izango da. Izena 943 46 46 22 telefono bidez eman ahalko da izena.

Kzgunea
Otsailaren 27ra arte, goizez irekiko dute Usurbilgo KzGunea, 09:00-13:00 artean. Martxoan, arratsaldez, 16:00-20:00 artean zabalduko dute. Honatx bertara datozen hurrengo ikastaroen berri:
-Martxoak 2-12, 18:00-20:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
-Martxoak 13-26, 16:00-18:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Martxoak 27-31, 16:00-18:00 "Zure bidaia planifikatu".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldea
Abian dute hamazazpigarren ikasturtea. Astelehenero arratsaldeko 18:00etan elkartzen segiko dute Agerialdeko musika gelan. 2026ko lehen kantu-jira, hilaren 31n egin zuten. Otsailaren 4an irten ziren berriz, Agate Deunaren bezperako kalejiraren harira. Ostiral honetako, otsailaren 13ko herri inauteriekin ere bat egin dute. 18:00etan Kalezarko plazatik abiatuko den kalejiran parte hartzekoak dira. Azkenik, hilaren 28an egingo dute, 12:00etan Mikel Laboa plazatik hasita, hilabete honi dagokion hurrengo ohiko kantu-jira.