Negua liburutegian

Martxoa amaierara arteko zikloa prestatu du Sutegi udal liburutegiak

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 10a

Bost ekintza antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak otsailaren 20an hasi eta martxoaren 26ra arte.

Martxoa amaierara arteko eskaintzaren nondik norakoak plazaratu ditu Sutegi udal liburutegiak. Guztira, bost ekintza antolatu ditu, otsailaren 20an hasi eta martxoaren 26ra arte.

Segidan dituzue xehetasunak:

Negua liburutegian
Otsailak 20, ostirala
17:00/18:30 Xake festa, 8 urtetik gorakoentzat. Bi saio:
17:00 Hastapena: jokatzen ikasi.
18:30 Xake jokoa dakitenentzako saioa.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.

Otsailak 21, larunbata
11:30 Mikroipuin idazketa tailerra.
Bideratzailea: Idoia Torregarai Martija.
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei eskainia.
Izen-ematea: aurrez liburutegian.

Martxoak 2, astelehena
18:30 XXVII. gaztelerazko solasaldia. "Herman Melvilleren "Bartleby, el escribiente" liburua aztertuko da.
Bideratzailea: Ana Merino.
Oharra: liburua eskuragarri, liburutegian bertan.

Martxoak 16, astelehena
17:30 Irakurketa solasaldia. Mintzagai izango duten liburua, Yolanda Arrietaren "Txokolategia" izango da. Eskuragarri Sutegi Liburutegian.
Nori zuzendua: 12 urtetik gorakoentzat. 

Martxoak 26, osteguna
18:00 Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa, 3-4 urteko haurrentzat eta euren guraso edo zaintzaileentzat.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.