Gaur gauerditik ostegun eguerdira haizeagatik abisu horian

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 11

80-100 kilometro ordutik gorako haize-boladengatik abisu horian izango gara asteazken gauerdi honetatik ostegun eguerdira arte.

Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, asteazken gauerdi honetan hasi eta ostegun eguerdira arte, hamabi orduz abisu horian izango gara haizeagatik. Haizeguneetan "mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki kostaldean eta bertan baliteke haizeguneetan 110-120 km/h-ko abiadura gainditzea". 

Haizeguneak ez diren tokietan, Euskalmet-en arabera, "mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren lekuetan, bereziki kostaldetik gertu gelditzen diren haizeguneak ez diren lekuetan".

Egunotarako iragarpena
Aipatu meteorologia agentziaren arabera, asteazken honetan, otsailaren 11n, Usurbilen, "zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Egunaren bigarren zatian euria eta zaparradak egingo ditu, baliteke trumoitsuak eta zenbait lekutan handiak izatea, txingorrarekin. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Gauean mendebaldera egingo du eta bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".

Ostegunean, hilaren 12an, barealdia iragarri dute. "zerua tarteka hodeitsu egongo da. Baliteke han-hemenka euri txikia egitea. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin; eguerditik aurrera ahuldu egingo da eta arratsaldean hego-mendebaldera egin eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da".

Inauterietako ospakizunen lehen egunean, ostiralean, hilaren 13an, "goizean hodeitza handituz joango da zerua oso hodeitsu edo estalita gelditu arte. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago egingo du egunaren bigarren partean. Egunaren amaieran trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da ahul-bizi, bolada gogorrekin. Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da".

Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.