Urde
Izaera: "Urde Andatzan bizi den izakia da. Pertsonaia bihurria da, inoiz ez dakigu zer egingo duen. Kaosaren pertsonifikazioa da. Urtean zehar, basurde baten itxurarekin bizi izaten da. Usurbil eta usurbildarrak zelatatzen ditu. Eta urtean behin, herrira hurbiltzen da herritarrekin nahastera. Bera da Inauterietako izpiritua".
Adarjotzaileak
Izaera: "Urderen laguntzaileak dira. Adarjotzaileek herria oso ondo ezagutzen dute eta adar soinua erabiltzen dute Urderekin komunikatzeko".
Lamiak
Izaera: "Aranerrekan bizi dira. Izaki magikoak dira, ura eta argia kontrolatzeko gaitasuna dute. Izaki maitagarri modura azaltzen dira. Argitasuna, alaitasuna eta maitasuna izaten dira haien botere nagusiak errekara hurbildu eta ur-azpian murgiltzeko. Horrela, gizakiaren anima harrapatu eta betirako kondenatuak izateko".
Janzkera: alkandora zuria, maoizko galtzak, artilezko galtzerdiak, abarkak eta osagarriak (tunika, gerrikoa, maskara eta ilea harrotuta).
Anguleroak
Izaera: "Errio inguruko pertsonaiak dira, Txokoalde eta Agiñatik etortzen dira. Farolatxoak dituzte eta neguko ilunean argia egiten dute. Anguleroek laguntzen diete herritarrei haien bidea argitzen, dituzten arazoei aurre egiteko".
Janzkera: blusoi beltza, alkandora zuria, maoizko galtzak, artilezko galtzerdiak, abarkak eta osagarriak (zintadun zaku txapela, argitxoa eta koloretako gerrikoa).Harrapariak
Izaera: "Herrira ordena ekartzeko ardura duten pertsonaiak dira. “Villa Belmonte” garaitik dira ezagunak, horregatik, Kalezarren dute gehienek jatorria. Urde harrapatzea da haien lana, inauterietako izpiritua Usurbila etor dadin urtero. Zintzarriak dituzte Urde deitzeko, baita makilak ere lurra astintzeko".
Janzkera: alkandora beltza, galtza koloredunak, artilezko galtzerdiak, abarkak, osagarriak (gona iluna, beloa, koloredun zapia lepoan, zintzarridun gerrikoa eta makila).Zakuak
Izaera: "Herritarrak dira, inauteriaren zain daudenak. Dantzatzea eta kantatzea gustuko dute, festa alegia. Harrapariei Urde aurkitzen laguntzen diete. Haien garrasi eta oihuak oso garrantzizkoak izango dira lan horretan".
Janzkera: alkandora zuria, maoizko galtzak, artilezko galtzerdiak, abarkak eta osagarriak (zintadun zakua eta zintadun lastozko kapela).