Askotariko dirulaguntzen oinarriak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 12a

Dirulaguntza deialdi eskaintza zabal askoa plazaratu du Usurbilgo Udalak aurtengo egitasmoak garatzeko ere. Deialdion oinarriak ostegun honetan, otsailaren 12an kaleratu ditu. Xehetasunak lerrootan dituzue.

Etxebizitza alokatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia
Xedea: "eskaera egiten dutenen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzeko oinarri erregulatzaileak ezartzea; Usurbilgo alokairuko etxebizitza eskuratzea erraztea".
Baldintzak:
-Etxebizitza bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da. Eskatzaileek etxehorretan erroldatuak egon beharko dute.
-Dagoeneko etxebizitza errentan hartuta izan behar dute eta horretara bideratuak dauden gainerako laguntzetarako (Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza) eskubiderik ez dute izan behar.
-Diruz lagundu daitezkeen gastuak, 2025ekoak.
-Diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira garaje eta komunitate eta administrazioko gastuak, bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere.
-Kontratu berri edo berritutakoen kasuan, Usurbilgo udalerria etxebizitza merkatu tentsionatuko eremu izendatzen duen 2025eko urriaren 29ko ebazpena aintzat hartuz, diruz lagungarria den hileko errentaren gehieneko zenbatekoa mugatu egingo da.  
-Laguntza deialditik salbuetsiko dira: 1.000 eurotik gorako hileko alokairu-errentak, 2025eko urriaren 29an formalizatu edo berritu badira, urtebetetik beherako kontratuak edota hainbat etxebizitza (logelen alokairuak, azpierrentariak, sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak, bizileku gisa erabilitako lokalak, Bizigunekoak, helburu turistikodunak)...
Zenbatekoa: gehienez 250 eurokoa izango da bizikidetza-unitate bakoitzeko. Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren %100a ordainduko da.
Eskabideak: hamar eguneko tartea, otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
Xedea: norbanakoek bere etxebizitzan igogailuak instalatzeko dirulaguntzak jaso ahal izateko Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, beti ere aurretik udal dirulaguntzarik kontzeptu honengatik jaso ez badute.
Onuradunak:
-Diruz lagunduko diren instalazioak bizitegi eraikin kolektiboetakoak izango dira. Deialdi honetan lagunduko diren instalazioak 2025ean amaitutakoak, edo 2026an oinarri hauek argitaratu aurretik amaitutakoak izango dira.
-Erabilera nagusitzat etxebizitza erabilera duten bi solairu edo gehiagoko eraikinetan igogailua jartzeko jarduketen titularrak.
-Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso igogailua aldatzen dutenak, ezta, oro har, promotoreek beraiek edo kontratistek eraikuntza berriko eraikinetan igogailua jartzeko jarduerak.
-Salbuespena izango dira egun igogailua duten bizitegi eraikin kolektiboak, zeinetan igogailuaren instalazioa irisgarritasun unibertsala bermatzeko berreraikitzen den.
Baldintzak:
-Etxebizitzaren jabe izatea.
-Usurbilen, igogailua jarri nahi den etxean gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin erroldatua egotea eta bertan bizitzea.
-Bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea.
-Igogailua jartzeko obra amaitua izatea eta igogailua martxan jartzeko Usurbilgo Udalak emandako lehen erabilera baimenaren ziurtagiria izatea oinarri hauek argitaratu aurreko urtean; edo urtean berean, beti ere oinarri hauek argitaratu aurretik.
Zenbatekoa:
eskaera bakoitzeko dirulaguntza gehienez 1.000 eurokoa izango da.
Eskabideak: hogei egun balioduneko tartea, otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Kultur sorkuntzarako dirulaguntzak
Xedea: Usurbilgo artistei sorkuntza prozesuetarako dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean. Betiere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik. Dirulaguntza honek honako helburuak ditu: sormena bultzatu; kultura sare eraldatzaile, dinamiko eta parte-hartzailea sustatu; herritarrek goza dezaten kultur eskaintza erakargarria, anitza, hurbila eta eskuragarria sortu;  eta, era berean, bertako kultura balioan jarri eta gizarte integratzailea eraikitzen lagundu.
Onuradunak:
-2026ko alor honetako proiektuak: arte eszenikoak eta performatiboak, arte plastikoak, musika-arteak, literatura-arteak, ikus-entzunezko arteak, beste zenbait kultur adierazpen artistiko.
Baldintzak:
-Deialdia argitaratu den unean Usurbilen erroldatuta daudenak eta gutxienez sei hilabetez jarraian erroldatua egondako norbanakoek zein Usurbilen erregistratuta dauden elkarteek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. Taldeek ere eskatu ahal izango dituzte, baldin eta kideen erdia edo gehiago Usurbilen erroldatuta egon badira azken sei hilabeteetan.   
-Dirulaguntza eskuratu ahal izango du kultur munduan lehendik ere badiharduenak zein hasiberri denak.
-Usurbilgo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden txikizkako pertsona juridiko nahiz fisikoak ere aurkez daitezke.
-16 urte beteak izatea.
-Memoria eta lanak (hizkuntzaren erabilera tarteko denetan) euskaraz burutu behar dira.
-Lanak banaka zein taldean aurkez daitezke.
-Pertsona edo talde bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez ditzake.
-Lanek jatorrizkoak izan behar dute, eta ez dira onartuko 2026a baino lehenago hasi eta edota amaitutakoak.
Zenbatekoa: Norbanako edo talde bakoitzaren lan bat baino gehiago lagun litezke diruz, baina eskatzaile bakoitzeko muga 3.000 eurokoa izango da. Dirulaguntza hauen ebazpena argitaratzean, dirulaguntzaren %75 ordainduko da. Gainerako %25 eskaera aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatu ondoren ordainduko da.
Eskabideak: hogei egun balioduneko tartea, otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Usurbil Zabalik dirulaguntzen oinarriak

Xedea: 2026 urtean Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko, bi diru laguntza lerroren bitartez: enpresa ekimenak abiaraztearen hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak; jarduera ekonomiko berri bat hutsik dagoen merkataritza lokal batean irekitzeko, lokalaren alokairu edo erosketa gastuak ordaintzeko laguntza.
Onuradunak:
-Ekintzaile interesatuaren bizilekua edozein izanda, Usurbil edo beste udalerri bat.
-Lehentasuna izango dute: herri gunean nahiz auzoetan gaur egun herritarrei eskaintzen ez zaizkien zerbitzuekin lotura duten proiektuek; ixtera doazen edo itxi berriak diren jardueren jarraipenekoak diren proiektuek.
Baldintza nagusiak:
-Usurbilgo lokal huts batean, jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez izatea.
-Jarduera garatzeko, hutsik dagoen Usurbilgo lokal bat alokairuan hartu edo jabetzan hartzea.
-Enpresak Jardueraren alta ematean jardueraren helbidea Usurbilen kokatzea.
-Ekintzaile eta lokal jabearen artean alokairu edo erosketa kontratua sinatzea.
-Jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea, Beterri Buruntza eskualdeko autoenplegu zerbitzuaren jarraibideak jarraituz.
-Tutoretza teknikoa behar izanez gero, Beterri-Buruntzatik bideraturikoa jasotzea.
-Ekintzaileek lokal-jabeekin odolkidetasun edo ezkontzagatiko harremanik ez izatea.
-Egunean egotea Foru Ogasuneko zerga betebehar eta Gizarte Segurantzako diruzaintza orokorrarekiko betebeharrekin.
Zenbatekoa:  aurtengo ekitaldiko baliabide ekonomikoak 27.800 dira. Dirulaguntza hau bi dirulaguntza lerroen artean banatuko da. 11.000 € enpresa ekimenak abiaraztearen hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntza lerrorako eta beste 16.800 € bi urtetako lokalaren alokairu edo erosketa gastuak diruz laguntzeko lerrorako. Azken lerro honetarako gehienez ere 9.600 € erabiliko dira 1. urtean eta 7.200 € bigarren urtean. Hala ere, bietako lerroren batean sobera geratuko balitz, zenbateko hori beste lerrora batu ahal izango da.
Eskabideak: irailaren 30era arteko tartea (lehen ebazpena maiatzaren 31ra arteko eskabideekin plazaratuko da; bigarrena, irailaren 30era artekoekin), otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Hasiz Hazi dirulaguntza deialdia
Xedea: 2026 urtean, jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik.  Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Dirulaguntzaren onuradunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari. Jarduera proiektuarekin hasi berriak, Beterri-Buruntza eskualdeko enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaz baliatu ahal izango dira. Ideia batetik abiatu eta proiektu bat garatzerakoan, enpresaren bideragarritasun plana prestatzerakoan eta abian jartzekoan (finantzaketa, lege-irizpideak, dirulaguntzak) laguntza eskuratu ahal izango dute.
Onuradunak: 
-Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden pertsonak lehentasunez.
-Enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonak, elkarteak, sortzaileak.    
Baldintzak:
-Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergan alta emandakoan enpresaren helbidea Usurbilen finkatzea, hilabeteko epean.
-Enpresa proiektu berri bat garatzen ari direnak, gehienez ere eskaera datatik kontatzen hasita Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergan aurreko hamabi hilabetetan alta emanda daudenek, Beterri-Buruntza eskualdeko autoenplegu zerbitzuaren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena lantzea eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana eskualdeko autoenplegu zerbitzuarekin adostea. Horrekin batera, Kabienen egonaldiak irauten duen bitartean adostutako lan plana gauzatzea (III. eranskina) eta egonaldia hasi eta 12 hilabetetako epean bideragarritasun plana egitea.
-Dirulaguntzaren eskaera data momentutik Jarduera Ekonomikoaren gaineko zergan hamabi hilabetetik gora daramaten enpresek, bere enpresa jardueraren tutorizazio teknikoa onartzeko konpromisoa hartzea. Beharkizun hau betetzat joko da, baldin eta tutoreak uste badu jarraitzea ez dela beharrezkoa.
-
Kabiene elkarlan gunean antolatzen diren ekintzetan partehartzea.
-Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharretan, tasa eta izunen ordainketetan egunean izatea.
Zenbatekoa: 4.500 € ezartzen dira horretarako. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.742,40 €koa izango da, beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen. Orokorrean, dirulaguntzaren zenbatekoa, 12 hilabetetako alokairu gastua (120 €/hileko), eta honi dagokion %BEZ-a (25,20 €/hileko) izango da.
Eskabideak: irailaren 30era arteko tartea (lehen ebazpena maiatzaren 31ra arteko eskabideekin plazaratuko da; bigarrena, irailaren 30era artekoekin), otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Hainbat dirulaguntza deialdi ireki
Xedea: laguntza horien bidez, udal interesekotzat jotzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekintzak babestu nahi dira.      Eman beharreko dirulaguntzen bidez, Udalak zenbait alorretan esku hartzen lagundu nahi die elkarte eta entitate horiei. 
Onuradunak: Usurbilen ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute. Usurbilgo udalerrian beren egoitza duten elkarteek dirulaguntzak lortu nahi badituzte, Elkarteen Udal-erregistroan inskribatuta egon behar dute. Halaber, Usurbilgoak ez diren entitateek ere, eska dezakete dirulaguntza, baldin eta Usurbilen ekimenen bat burutzen badute eta izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan eta Udalerrirako interesgarriak direla iritzitako jarduerak baldin badira.  
Eskabideak: 20 balioduneko epea, otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Gizarte Ongizatea Saila
Xedea: norgehiagoka erregimenean, 2026. urtean Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko. Diruz lagunduko dena da Gizarte Zerbitzuen arloan ekimenak garatzea, baldin eta Usurbilgo Udalak egiten dituen ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda. Usurbilgo Udala arreta ereduaren eraldaketan ari da, pertsona ardatz duen arreta eredua lehenetsiz, pertsonalizazioa oinarri, zerbitzuen logikatik bizi planen logikara salto egiten duena herri zaintzailea hortzimugan duela.
Zenbatekoa: Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren %50a ordainduko da, eta honetarako ez zaie inongo bermerik eskatuko onuradunei. Gainerako %50a, eskaera egiteko aurkeztu zen aurrekontuari dagokion onartutako gastua justifikatu ostean ordainduko da.

Ingurumen saila
Xedea: norgehiagoka erregimenean 2025 edo/eta 2026. urtean zehar ingurumen arloan egitasmoak burutu dituzten erakunde publiko nahiz pribatuei zuzenduta.
Onuradunak:
-Pobrezia energetiko egoerak.
-Energiaren kontsumoa murrizteko egindako inbertsioak.
-Usurbil herrian energia ez berriztagarriaren kontsumoa energia berriztagarriaren kontsumoarekin ordezkatzeko ekintzak.
-Ingurumen gaien inguruko dibulgazio kanpainak, jardunaldiak antolatzea, tailerrak eta azterlanak.
-Bioaniztasun, ondare natural, hondakin, aire kalitate eta kutsaduraren inguruko proiektu eta ekintzen garapena.
-Etxetako ur saneamendu azpiegituren egokitze eta/edo berritze lanak.
Zenbatekoa: 
-Elkarteen kasuan, ekintza publiko orokorrari zuzentzen direnean, gehienez ere kostu osoaren %90a diruz lagundu ahal izango da.
-Norbanakoen kasuan, gehienez ere kostuaren %50a diruz lagunduko da, eta eskatzaile bakoitzari 2.000 € emango zaizkio gehienez.   
-Diru-laguntza eman dela jakinarazi bezain laster, diru-laguntzaren %100a ordainduko da ekintza jadanik gauzatu bada.
-Ekintza ez bada oraindik gauzatu, dirulaguntzaren %80a ordainduko da aurrez, eta gainontzeko %20a, behin zuritutakoan.
-Deialdi honetarako, guztira, 60.000 euro.

Kirol saila
1-Kirol taldeen ohiko dirulaguntza zuzenak
Xedea: Usurbilen jarduten duten kirol taldeei norgehiagoka erregimenean, 2026. urtean (edo denboraldia 2026an amaitzen denean), kirol arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzak ematea.
Partida: 60.000 euro.
Onuradunak:
-%30a denboraldiko lizentzia kopuruentzako, federazioak egiaztatuta. Federatuek Buruntzaldeko abonatuak behar dute izan. Lizentzia mota desberdinek ponderazio neurri desberdina izango dute.
-%20a, denboraldiko kirol lizentziak sortzen duten gastuetarako, federazioak egiaztatuta. Mendiko kirol lizentzien gastuak ez dira kontuan hartuko.
-%18a denboraldiko arbitraje gastuetarako, federazioak egiaztatuta.
-%5a kalitatezko entrenatzaileak sustatze aldera, entrenatzaile titulodun kopuru eta mailaren arabera.
-Dirulaguntzaren %3a autofinantziaziorako.
-%16a bidaia eta pertsonal-gastuentzako.
-%8a aurreko gastuez gain, beste gastuentzako.
Zenbatekoa: Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren lehen zatia (%50a) ordainduko da; gainerakoa, eskaera egiteko aurkeztu zen aurrekontu osoari dagokion gastua, eta ez dirulaguntzaz ordaindutakoari bakarrik, justifikatu ondoren ordainduko da.

2-Kirol egokitutako jardueretarako dirulaguntzak
Xedea: Usurbilen jarduten duten kirol egokitutako jarduerei dirulaguntza zuzenak ematea.
Onuradunak: espresuki kirol egokituko kolektiboei zuzendutakoak eta inklusioari lotutakoak hartuko dira kontuan. Ekimen hauek herritarren parte hartzea eta eskola umeen inplikazioa bilatzen direnean, bereziki lagunduko dira.
Zenbatekoa: gehienez 3.000 euro. Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren 1. zatia (%50a) ordainduko da; gainerakoa, eskaera egiteko aurkeztu zen aurrekontu osoari dagokion gastua, eta ez dirulaguntzaz ordaindutakoari bakarrik, justifikatu ondoren ordainduko da.

3-Kirol elkarteenak ez diren kirol jardueretarako dirulaguntzak
Xedea: Usurbilen kirol elkarteak izan gabe antolatzen diren kirol jardueretako dirulaguntza zuzenak ematea.
Partida: 2.000 euro.
Onuradunak:
-Ikastaroak %60an (parte hartzaileko gehienez 100 euro) lagunduok dira.
Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren 1. zatia (%50a) ordainduko da; gainerakoa, eskaera egiteko aurkeztu zen aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatu ondoren ordainduko da.

Kultur arloko egitasmoetarako dirulaguntzak
Xedea: Kultura Sare eraldatzailea, dinamikoa eta parte-hartzailea sustatzea; kultur eskaintza erakargarria, anitza, hurbila eta eskuragarria sortzea; herritarrek ongi pasatzera bideratua dagoena eta era berean, bertako kultura balioan jarri eta gizarte integratzailea eraikitzen lagunduko duena. Diruz lagunduko dena da kultura arloan ekimenak garatzea, baldin eta Usurbilgo Udalak egiten dituen ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, betiere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda.
Partida: 80.000 euro.
Onuradunak:
-Ikastaroak: gehienez %60ko dirulaguntza, parte-hartzaile bakoitzeko 100 euro.
-Irteerak: gehienez %10eko dirulaguntzak.
-Kanpamentu, udako ekintzak, txokoak...: gehienez %60ko dirulaguntza (haur bakoitzeko hileko 60 euro, bi asteko 30 euro, asteko 15 euro).
-Gainerako kultur ekintzak: eskatutako dirulaguntzaren %95a jasoko da.
Zenbatekoa: dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren %75 ordainduko da, Gainerako %25, eskaera egiteko aurkeztu zen aurrekontu osoari dagokion gastua justifikatu ondoren ordainduko da.

Nekazaritza eta abeltzaintza alorreko dirulaguntzak
Xedea: erakunde publiko nahiz pribatuei zuzenduta dago eta norgehiagoka erregimenean, 2025. urtean zehar nekazaritza eta abeltzaintza arloan buruturiko egitasmoak diruz laguntzen dira.
Zenbatekoa: gehienez ere kostu osoaren %50a izango da, eta eskatzaile bakoitzari gehienez 2.000 € emango zaizkio. Diru-laguntza eman dela jakinarazi bezain laster, diru-laguntzaren %100a ordainduko da.


Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen deialdia
Xedea: mendekotasuna edota desgaitasuna duten adin txikikoen osasun egoera eta garapena hobetzeko egindako tratamenduen kostua edo kostuaren zati bat diruz laguntzea da. Tratamendu hauek hartuko dira kontuan: fisioterapia, terapia okupazionala, osteopatia, logopedia, psikomotrizitatea, psikoterapia-psikologia, terapia bereziak eta optometria-terapia bisualak.
Onuradunak: ezgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen guraso edo tutoreak.
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea (adin txikikoa eta eskatzailea).
-Beste dirulaguntzaren bat izanez gero, jasotako dirulaguntzen batuketak ezingo du egindako gastu osoa gainditu.
-Tratamenduaren hartzailea adin txikikoa izatea (0-18 urte arte).
-Osasun sistemak tratamendu hori ez eskaintzea, edo eskainitakoaren osagarri izatea.
-Ezgaitasuna edota mendekotasuna duela adierazten duen agiria izatea.
-Profesionalak (osasun sistemak, hezkuntzak-berritzeguneak edo 2. mailako gizarte-zerbitzuek) horren beharra adierazi edo preskribatzea.
-Zerbitzua zentro homologatu batean jasotzea. Profesioanalak kolegiatua egon beharko du.
-Egindako saioak justifikatzen dituen fakturak izatea eta dirulaguntza eskaerarekin batera aurkeztea.
Zenbatekoa: eskaera bakoitzeko 400-600 euro. Dirulaguntza eman dela jakinarazi bezain laster, dirulaguntzaren %100 ordainduko da.
Eskabideak: 20 egun baliodun, otsailaren 13tik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Gizarte-bazterkeriaren aurkako dirulaguntzen deialdia
Xedea: oinarrizko beharrak asetzea da, baliabide ekonomikorik ez eta bestelako laguntzak jaso ezin dituzten pertsona edo familiei zuzenduta daude.  Udal-laguntza hauen helburua da lehen mailako premiak (etxebizitza, mantenua…) eskuratzeko bidea erraztea, beste administrazio batzuen bidez ematen diren prestazioak eskuratu ezin direnean. Bizitza duina izateko ezinbesteko gastuak dira, alegia, osasuna, higienea, etxebizitza eta beste hainbat arlotan gutxieneko parametroak betetzeko ezinbestean bideratu beharrekoak. Prestazio ekonomiko hauek ezohikoak dira, aldi baterakoak, dirulaguntza izaerakoak, subsidiarioak, osagarriak eta finalistak.
Diruz lagunduko diren gastuak:
-Etxebizitza bat eskuratzeko sarrera gastuak.
-Sendagileak agindutako medikazioa, gizarte-segurantzak diruz laguntzen ez duen kasuetan.
-Diruz laguntzen ez diren justiziaren-arloko gastuak.
-Diruz laguntzen ez diren hezkuntza-gastuak.
-Ohiko eguneroko gastuak (elikadura, arropak, garraioa).     
-Aurreko kontzeptuetan zorpetzea egongo dela aurreikusten diren egoerak.
-Udaleko gizarte-langilearen txostenean adierazten diren premia biziko beste edozein gastu.
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko deialdi irekia
Xedea: norgehiagokakoak ez diren kiroletako dirulaguntzak jaso ahal izateko Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, beti ere aurretik udal dirulaguntzarik kontzeptu honengatik jaso ez badute.  
Onuradunak:
-Laguntza bereziak.
-Taldeetako prestakuntza teknikoak.
-Kirolarien oinarrizko osasun miaketak.
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak.
Partida:
-Laguntza bereziak: 6.000 euro.
-Taldeetako prestakuntza teknikoak: 1.000 euro.
-Kiroletako oinarrizko osasun miaketak: 5.000 euro.
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak: 5.000 euro.
Eskabideak: otsailaren 13tik azaroaren 13ra (lehen epealdia, otsailaren 13tik apirilaren 30era arte; bigarrena, irailaren 1etik azaroaren 13ra). 
Informazio gehiago: otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.      
       
    

Eskabideak: presentzialki udal erregistroan edo telematikoki usurbil.eus atarian.
Informazio gehiago: https://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak
Deitzailea: Usurbilgo Udala.