Inauteriak tarteko, ohi baino neurketa gutxiago asteburuan

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 13a

Inauteriak tarteko, ohi baino neurketa gutxiago izango da asteburuan. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Eskubaloia
Oiardo kiroldegian
Otsailak 13, ostirala
19:00 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.-Ordizia Biok2.com

Oiardotik kanpo
Otsailak 13, ostirala
20:45 Jubenil neskak: Leizaran BrikoGoros-Usurbil K.E.

Otsailak 14, larunbata
10:30 Kadete mutilak: Balonmano Barakaldo-Usurbil K.E.
17:30 Senior mutilak: Balonmano Tarazona-Saizar Usurbil K.E.


Futbola
Haranen
Otsailak 14, larunbata
09:30 Erregional mutilak-Sanpedrotarra F.E. "B"
11:30 Gorengo Maila mutilak-Axular Lizeoa
13:30 1. kadete mutilak-Zarautz K.E. "C"

Haranetik kanpo
Otsailak 15, igandea
12:00 Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi K.E. "C"-F-8 infantil neskak "A"


Usurbil F.T.-ren txapelketak
Sortu zeneko 50. urtemuga ospatzeko ziklo betean da Usurbil F.T. Aurtengoan antolaturiko ekintzetako baten berri duzue segidan. Izan ere, ping-pong eta futbolin txapelketak antolatu dituzte otsailaren 28an Usurbilgo frontoian. 10-16 urte arteko gazteek nahiz 17 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute ekimenotan. Izen-ematea zabalik dute parte hartzaileek.

Usurbil F.T.-k 50 urte: ping-pong eta futbolin txapelketak
Eguna:
otsailak 28, larunbata.
Tokia:
Usurbilgo frontoia.

17:00-19:30 Gazteak (10-16 urte artekoentzat):
1. saria: kopa, Usurbil F.T.-ko sudadera eta kamiseta.
2. saria: kopa eta Usurbil F.T.-ko bufanda.
3. saria: Usurbil F.T.-ko txapela.
Prezioa: doan.

20:30-23:00 Helduak (17 urtetik gorakoentzat):
1. saria: txapela eta marisko bandeja bana.
2. saria: bi lagunentzako otordua Patri jatetxean.
3. saria: Zumitza baserriko sagardo kaxa.
Prezioa: 5 euro, egunean bertan.

Izen emateko azken eguna: otsailaren 25a.
Izena emateko moduak:
-Presentzialki: otsailaren 24an, 17:30etatik aurrera, Usurbilgo frontoian.
-Telematikoki: Usurbil F.T.-ren txapelketak

Oharrak:
-Futbolin txapelketa binaka eta ping-pong-ekoa bakarka jokatuko da.
-Ordainketa egunean bertan izango da.
-Parte-hartzaile bakoitzak trago bat izango du txapelketaren barne.
-Parte hartutako gazte guztien artean, Anoeta futbol zelairako bi sarrera eta Realaren kamiseta zozketatuko dira.

Antolatzailea: Usurbil F.T.