Koloreak, irudimenak, sormenak bat egin du beste urte batez inauteriekin. Ez da txantxetakoa mozorro jaialdirako aurrez batek baino gehiagok prestaketa lanetan eginiko ahalegina; ez soilik mozorroak diseinatzen, baita karrozak ere.
Asteotan landutakoa plazaratu, erakutsi eta batez ere, bizitzeko eguna dugu larunbat hau, otsailaren 14a. Inauteri festa dugu Usurbilen, aurtengoa, munduko ospakizunei lotutakoa. Adin tarte ezberdinetako hainbat koadrillek bat egin dute NOAUA! Kultur Elkarteak antolatu eta zuen botoei esker hautatutako gaiarekin.
Gaurko jaialdi hasieran, eguerdi partean jasotako hainbat aurpegi ezagunen irudiak dituzue honako hauek: