Mozorrotuen uholdea kalean gora eta behera ikusi dugu larunbat iluntze honetan. Uholde horren buru, urte luzez Usurbilgo inauteri festara hutsik egin ez duen Burrunbazale txaranga. Eguraldia tarteko, aterpez aterpe edota babesleku horietatik hurbil, negu giroko larunbat hau musikatu eta alaitzen.
Haiekin, haiei jarraika hamaika lagun kuadrilla dantza batean edota kantuan. Errotu den tradizioa dugu honako hau. Garai batean txarangak ohituak ibiltzen ziren haien kabuz kalez kale herria girotzen. Bidelagunez ezinhobeto inguratuak egin dituzte azken urteotako kalejirak; aurtengoa ere horren adibide argia izan da.