"Estatutu propio baten alde" aldarripean, ekainera arte deitutako lehen greba astea deitu du Euskadiko Sendagileen Sindikatuak astelehen honetan hasi, otsailaren 16an eta hilaren 20ra arte. Lehen greba egun honetan, manifestazioa deitu du aipatu sindikatuak goizeko 11:00etan Donostian, Bulebarretik abiatuko da. MUD sindikatuak, ordu eta toki berean, hilaren 20an.
Bilgune gehiagok ere bat egin dute deialdi horrekin. Izan ere, penintsulako beste hainbat herrialdeetako langileak ere greba mugagabera deitu dituzte.
Ekainera arte, hilero astebeteko greba deialdia antolatu dute. Bete ez den azkenaldiko greben aldarri bikoitzak eraman dituzte pauso hau ematera; Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa negoziatzen ari den estatutu markoaren aurka protesta egiteko eta kolektibo horrentzako erregulazio espezifikoa eskatzeko.
Greba egunen egutegia
Otsaila: 16, 17, 18, 19, 20.
Martxoa: 16, 17, 18, 19, 20.
Apirila: 27, 28, 29, 30.
Maiatza: 18, 19, 20, 21, 22.
Ekaina: 15, 16, 17, 18, 19.
Hauek dira, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak abenduan ezagutzera emandako aldarrikapen nagusiak:
- A+: Sailkapenaren goreneko talderako sarbidea medikuentzat eta goi-mailako tituludunentzat gorde behar da, bakoitzaren eginkizunaren eta bere jardun-eremuan eskatzen den erantzukizunaren arabera.
- Derrigorrezko Lanaldi Osagarria pixkanaka kentzea: Lanaldi arruntetik (35 ordu) kanpo lan egindako denbora orok BORONDATEZKOA eta sustatua izan behar du, ordainsari egokiarekin eta bidezko konpentsazio-atsedenekin. Horretarako, datozen 3 urteetan pixkanaka ezabatzea proposatzen dugu.
- Guardiak: Lanaldi arruntaren eta apartekoaren batura ezin izango da 17 ordutik gorakoa izan, etenik gabe. Lokalizatutakoak lan egindako denboratzat hartu behar dira ondorio guztietarako (atsedenaldiak, konpentsazioak…).
- Txandaka lan egiten duten medikuen nekagarritasuna, osasunerako arriskua eta uztartzeko zailtasuna (gauekoak, jaiegunak) aintzat hartzea.
- Gure lanbidearen arriskua kontuan hartzea, Gizarte Segurantzako araubide berezi batean sartzeko.
- Ordezkaritza: Negoziazio-eremu propioa Estatuko instantziatik autonomikora, gure berezitasuna dela eta, Medikuen eta Fakultatiboen Mahai Sektorial bat eratuz, berari dagozkion gaietan Negoziazio Mahai Orokorretik INDEPENDENTEA
- LEPak: Oro har, merezimendu-lehiaketa bidez egingo dira.
- Erretiroa: Aldez aurretik eskuratzeko aukera, erosahalmen galdu gabe, arrisku-jarduerak aitortuta eta aparteko lanaldiaren % 100 zenbatuta.
- Aparteko ordainsariak: Hileko soldata ez ezik, hirurtekoak eta osagarri guztiak ere jaso behar dituzte.
- Irakaskuntzako osagarria, BAMEak prestatzeaz arduratzen diren fakultatiboentzat.
- Lanbide Garapena: Jarduera profesional osoa aintzatestea, BAME prestakuntzako urteak barne.
- BAME guardiak: Egoiliarraren borondatezko akordiorik ezean, ezingo dira hilean 4 baino gehiago izan, eta horietako bat baino ezin da izan larunbata, igandea edo jaieguna. Ordu arruntaren ordainsariaren % 150 jasoko du gutxienez.
- BAME ordezkaritza: Autonomia-erkidego bakoitzean BAME Enpresa Batzorde bat sortzea, lau urtean behin hauteskundeen bidez aukeratutako egoiliarrez osatua.