Datorren Gazte Eguneko egitaraua plazaratu dute

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 19a

Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak EHZ-rekin batera, Gazte Egunaren data finkatu eta haren egitaraua plazaratu dute sare sozialen bidez.

2026ko Usurbilgo Gazte Egunak finkatua du data eta prest du baita egitaraua. Hala jakinarazi du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak sare sozialen bidez.

Hasteko, datari dagokionean, martxoaren 14an ospatuko da aurtengo Usurbilgo Gazte Eguna, larunbatarekin.

Lau hitzordu izango ditu egun horrek. Goizean hasiko dute Artzabalgo gazte lokalean, "kulturgintzan ekin" tailerrarekin. Saioa, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiko kideekin antolatu dute. Gogoan izan, 2024ko abenduan jakinarazi moduan, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak sustaturiko Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren deialdiko proiektu irabazlea izan zen "EHZ 1996-2026: herri bat zuzenean" izenekoa.

Arratsalde partean izango du segida Gazte Egunak. Bueltan izango ditugu Iruñeako San Ferminetako Peña Alegriako kideak. Haiekin poteo girotua antolatu dute. Poteo horren ostean, afaritarako bilduko dira Askatasuna plazan. Otordurako txartelak martxoaren 2an jarriko dituztela salgai jakinarazi dute.

Azkenik, gauerditik aurrera, kontzertu gaua antolatu dute:

Gazte Eguna
Martxoak 14, larunbata
11:30 "Kulturgintzan ekin" tailerra, EHZko kideekin, Artzabalgo gazte lokalean.
17:30 Poteo girotua Iruñeako Peña Alegriako kideekin.
20:30 Afaria Askatasuna plazan. Txartelak Aitzagan eta Txirristran salgai, martxoaren 2tik 11ra.
00:00 Kontzertuak: Bisaiak, Nafarroa 1512, Dj Adarrak.
Antolatzaileak: Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanblada, EHZ.