Larunbateko kantu-jiraren atariko prestaketa saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 23a

Otsailaren 28an egingo duen kantu-jiraren atariko ikastaroko saioa izango du gaur, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak.

Otsailak 23, astelehena gaur. Astero moduan, gaur ere ikastaroan bilduko dira Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideak, arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Astelehen honetakoa hain zuzen, hilero moduan, azken larunbatetan deitu ohi duten kantu-jiren atarikoa izango da. Izan ere, datorren larunbatean plazaratuko dira kantuan.

Laugarren saioa hilabetean
Urte hasiera mugitua izan dute Kantu Taldeko kideek. Izan ere, urtarrilaren 12an abiatu zuten hamazazpigarren ikastaroa Kantu Taldekoek. Ordutik, jada hirutan irten dira kantuan plazara; hasteko, duela hilabete, urtarrilaren 31n, 2026ari zegokion lehen kantu-jiran. Lau egun geroago plazaratu ziren berriz, Agate Deunaren bezperan, baserritar jantziekin eta makilak eskuartean, lurrari deiadarka, otsailaren 4ko ospakizunean. Azkenik, otsailaren 13an, ekaitza tarteko, erdizka ospaturiko herri inauterietan ere parte hartu zuen Kantu Taldeak.

Hilabete honi dagokion hirugarren irteera egingo dute, beraz, datorren larunbatean, aipatu bilguneko kideek.

Kantu Taldearen hurrengo hitzorduak
Astelehenero...
18:00 Hamazazpigarren ikastaroa Agerialdeko musika gelan.

Otsailak 28, larunbata
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.