Atzo izan zen Usurbilgo mus txapelketa, eta hemeretzi bikotek parte hartu zuten. Benta, Txirristra, Aitzaga, eta Bordatxo tabernetan ibili ziren muslariak haien partidak jokatzen. Justo Pulidok eta Rufino Izagirrek irabazi zuten txapelketa, eta horiek, Gipuzkoako mus txapelketan parte hartzeko aukera ematen die. Finalean, Julen Benito eta Vidal Benitoren aurka jokatu zuten. Hirugarren postuan, Aitor Makazaga eta Juantxo Iraolak bukatu zuten. Aipatutako azken bi bikoteak ere Gipuzkoako mus txapelketan arituko dira.