Astelehen arratsaldeko 13:00ak aldera ezbeharra izan da udalerri hau zeharkatzen duen A8 autopistan. Antza, kamioi batek matxura izan eta su hartu du.
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, errepidea itxi behar izan dute Oriorako noranzkoan. Tarte batean errei bat ireki dute, baina errepidea itxi behar izan dutela berriz jakinarazi dute geroago.
Gertakariak hainbat kilometrotako auto-ilara eragin du, Trafiko Zuzendaritzak Aritzeta inguruan duen segurtasun kamerak jasotako irudian ikus daitekeen moduan.
Zenbait ordutan autopista guztiz itxita izan ostean Oriorako noranzkoan, dagoeneko errei bat zabaldu dutela jakinarazi dute.
🔥🚚 Kamioi baten #matxura dela eta #Ap8 Km 28 Usurbil-en Kantabriako norantzan, errepidea❌ITXITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) February 23, 2026
🚗🚚🏍️ #autopilaketak
🚚 Debido a la avería de un 🔥 camión en #Ap8 Pk 28 Usurbil sentido Cantabria, Carretera ❌CORTADA.
🚗🏍️🚚 retenciones
☎️ 011#sua #Trafikoa pic.twitter.com/zGn1eVknkR
Errei bat ❌ ITXITA. #Autopilaketarik ez
— Trafiko (@trafikoaEJGV) February 23, 2026
Un carril ❌CORTADO. No hay retenciones.
☎️ 011 #Trafikoa #Ap8 #Usurbil #Matxura

