Usurbil F.T.-ren ping-pong eta futbolin txapelketetan izena emateko aukera gaur frontoian

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 24a

Mende erdia betetako futbol taldeen bilguneak gazteei nahiz helduei zuzenduriko txapelketen eguna antolatu du larunbatean, otsailaren 28an frontoian. Izen-ematea zabalik dute parte hartzaileek. Gaur eman ahalko da presentzialki.

Sortu zeneko 50. urtemuga ospatzeko ziklo betean da Usurbil F.T. Aurtengoan antolaturiko ekintzetako baten berri duzue segidan. Izan ere, ping-pong eta futbolin txapelketak antolatu dituzte otsailaren 28an Usurbilgo frontoian. 10-16 urte arteko gazteek nahiz 17 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute ekimenotan. Izen-emateko azken egunak dira honako hauek. Astearte honetan, otsailaren 24an, presentzialki bideratu ahalko da frontoian.

Usurbil F.T.-k 50 urte: ping-pong eta futbolin txapelketak
Eguna:
otsailak 28, larunbata.
Tokia:
Usurbilgo frontoia.

17:00-19:30 Gazteak (10-16 urte artekoentzat):
1. saria: kopa, Usurbil F.T.-ko sudadera eta kamiseta.
2. saria: kopa eta Usurbil F.T.-ko bufanda.
3. saria: Usurbil F.T.-ko txapela.
Prezioa: doan.

20:30-23:00 Helduak (17 urtetik gorakoentzat):
1. saria: txapela eta marisko bandeja bana.
2. saria: bi lagunentzako otordua Patri jatetxean.
3. saria: Zumitza baserriko sagardo kaxa.
Prezioa: 5 euro, egunean bertan.

Izen emateko azken eguna: otsailaren 25a.
Izena emateko moduak:
-Presentzialki: otsailaren 24an, 17:30etatik aurrera, Usurbilgo frontoian.
-Telematikoki: Usurbil F.T.-ren txapelketak

Oharrak:
-Futbolin txapelketa binaka eta ping-pong-ekoa bakarka jokatuko da.
-Ordainketa egunean bertan izango da.
-Parte-hartzaile bakoitzak trago bat izango du txapelketaren barne.
-Parte hartutako gazte guztien artean, Anoeta futbol zelairako bi sarrera eta Realaren kamiseta zozketatuko dira.

Antolatzailea: Usurbil F.T.