650 Usurbil Bizi

Apirila amaierara arteko bisita gidatuen eskaintza prest

Noaua Aldizkaria 2026ko otsailaren 24a

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak apirila amaierara arte prestaturiko eskaintza plazaratu du.

Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segiko du aurten ere, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Bere baitan antolatu ohi diren bisita gidatuen apirila amaierara arteko egitaraua plazaratu dute. Segidan duzue, xehetua.

Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza, Salbatore elizako ondarea, sagardoaren kultura, tokiko zaintza nahiz hondakinen kudeaketa ereduak sakonago ezagutzea ahalbidetuko dute hitzorduok.

650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Otsailak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Otsailak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Martxoak 7, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.

Martxoak 21, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza (erdaraz).

Martxoak 22, igandea
10:00-13:30 Usurbilgo sagardo kultura bisita gidatua.

Martxoak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero zabor bisita gidatua.

Martxoak 27, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Apirilak 11, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia-Zumeta Arte Estudioa bisita gidatua (erdaraz).

Apirilak 22, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Apirilak 24, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Apirilak 25, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus